Eu

Amaia Arteaga: “Europako Gizarte Funtsak hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea eta ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa izaten laguntzen du”

2018.eko apirilak 26
  • Eusko Jaurlaritzak Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordeari egin dio harrera
  • Batera egin dute bisita Lantegi BatuakekMerkaBilbaon duen Naia proiektuaren instalazioetara; proiektu hori batera finantzatutako AukerAbility proiektutik sortu da
  • Topaketarekin amaitzeko, bazkaldu egingo duteAukerAbilityk sustatzen duen beste proiektuetako batean, BBK Bilbao Good Hostel-en

Vitoria-Gasteiz, 2018/04/26

Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak gaur goizean esan du Europako egitura- eta kohesio-funts zaharrenak, Europako Gizarte Funtsak, “hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea eta ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa izaten laguntzen duela”.

Zuzendariak adierazpen hori egin du Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren 2014-2020 Euskadiko Jarraipen Batzordearen bileraren esparruan. Bilera gaur izan da, Bilbon, eta, bertan, Arteaga bera eta Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuez gainera, Isabel Maquet Espainia eta Malta Unitate Ondoko burua, Carolina Ibáñez EGFrenPrograma Operatiboaren arduraduna Europako Batzordean, Begoña Ruiz UAFSE kudeaketako zuzendariorde nagusi ondokoa eta Victoria BerrocalEuskadirako EGFren Programa Operatiboaren arduraduna ere izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila da Euskadin Europar Batasunak herrialde erkide guztietan enplegua eta gizarteratzea sustatzeko eskaintzen dituen laguntzak kudeatzen dituen erakundea. Gaur egun EGFk Euskadin duen Programa Operatiboa 2014aren eta 2020aren bitartekoa da (baina beste hiru urtez luza daiteke, 2023ra arte), eta 107,65 milioi euroko jarduketak jasotzen ditu. Aurrekontu horren erdia Europar Batasunak ematen du eta, beste erdia, jarduketetan parte hartzen duten euskal erakundeek.

Gaur egin den bileran, EGFk Euskadin duen Programa Operatiboaren egungo egoera aztertu dute aldeek, eta hautatu diren eragiketak birpasatu eta egindako jarduketen garapen-maila aztertu dute.

Naia proiektua bisitatu dute

Bileraren ondoren, Arteaga izan da Europako Gizarte Funtsaren ordezkaritzak Naiaren instalazioetara eginiko bisitaren buru; Naia 2017aren amaieran abian jarritako jarduera berria da; Europako Gizarte Funtsak batera finantzatutako AukerAbilityproiektuaren esparruan sortu zen. Besteak beste, Mikel González Naiako arduraduna eta Lantegi Batuetako kidea izan da.

Naia enpresa Lantegi Batuak kudeatzen du. Entsalada eta barazki fresko ekologikoak prestatzen ditu, kontsumitzeko prest; horiek Bizkaiko ustiategi ekologiko batzuekin lankidetzan oinarritzen den esparruan ekoizten dira. Proiektuak hiru oinarri bereizi ditu: produktu ekologikoen prozesatuen instalazioa –desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak eta prestakuntza sortzen ditu–; kanpo nekazaritza-ekoizpena, Bizkaiko ustiategiekin duen lankidetzan oinarrituta; eta berezko nekazaritza-ekoizpena, izan ere, aurtengo urtetik aurrera, Bizkaian berezko nekazaritza-ustiategi ekologikoa ezarriko da, eta horrek ere enplegua sortuko du.Horrekin batera, landa-eremuko lanbide-jarduera hasiko da eta, horren bidez, parte-hartzaileek nekazaritzako jarduera ekologikoarekin lotutako jarduera osasungarriak egin ahalko dituzte.

Bisita amaitzeko, Lantegi Batuen BBK Bilbao GoodHostelean, Bolueta auzoan, bazkaria egingo da.Bilbon desgaitasuna duten pertsonek kudeatzen duten lehen aterpetxea da, eta helburu nagusi du desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.

Iaz, EGFk batera finantzatutako AukerAbilityproiektuaren esparruan, aterpetxeak beharrezko homologazioa eskuratu zuen profesionaltasun-ziurtagiria duten prestakuntza-ekintzak emateko barnean, ostalaritzaren eremuan, eta, horrela, prestakuntza-zentro egiaztatu bilakatu zen. Aurten aurreikusten da desgaitasuna duten gazteentzako lehen prestakuntza egitea, ‘Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketak’ PZ eskuratzeko, garbiketaren prestakuntza-espezialitatearekin osatuta, bai eta enplegurako oinarrizko gizarte- eta lan-gaitasunak ere. Prestakuntza horrek ekarriko du lanekoak ez diren praktikak egitea eta ahal dela eremu arruntean enplegua eskuratzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txemafranco
    2018.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco recibe al Comité de Seguimiento del Programa Operativo del Fondo Social Europeo ➡︎ https://t.co/9eIGm567mb h…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak