Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkorekak uste du euskal gizarteak ez duela ulertuko Sanferminetako erasoaren kasuko epaia

2018-04-26

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile Josu Erkorekak, komunikabideen aurrean, Sanferminetako erasoaren kasuko epaiaren balorazioa egin du. Esan duenez, “epaia eskasa da, zinez”, eta  euskal gizarteak nekez ulertuko du. "Konstituzioaren 117. artikuluak dio herria dela justiziaren jatorria, ba tira, XXI. mendeko gizarte kontzientziaren arabera, gure herriak nekez ulertuko du epai hau beregan jatorria duen Justiziaren adierazpidea denik”, esan du Gobernuaren Bozeramaileak.  

Josu Erkorekaren hasierako balorazioa “kautela osoz” egina dago, adierazi duenez, “oraindik ez dugulako epaiaren oinarri juridikoa ezagutzen, eta gainera, erabakia errekurrigarria delako. Ez da ebazpen irmoa”. Hortaz, Gobernuaren Bozeramailearen aburuz, “ez dugu ulertzen halako gertakizun bat indarkeriarik gabe eta larderiarik gabe gertatu ahal izatea, emakumea gauza bihurtzen duen edo indarkeria matxista guztiz legitimoa dela uste duen planteamendua eginda ez bada”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)