Eu

Eusko Jaurlaritzak Gernikako bonbardaketan hildakoen omenez egindako errespontsuan eta lore-eskaintzan parte hartu du

2018.eko apirilak 26

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernandok parte hartu du, gaur arratsaldean, Gernikako bonbardaketaren biktimak gogora ekartzeko egindako omenaldi hunkigarrian. Bonbardaketaren 81. urteurrena betetzen da, eta Zalloko hilerrian errespontsua eta lore-eskaintza egin dira hildakoen omenez.

Ekitaldian, besteak beste, izan dira ere Gernika-Lumoko alkate José María Gorroño, Eusko Legebiltzarreko Lehendakari Bakartxo Tejeria, Bizkaiko Diputatu Nagusi Unai Rementeria eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari Ana Otadui. Omenaldian parte hartu du, ere, herriko Gaudeamus Koralak.

Gainera, gaur goizean, bonbardaketaren 81. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien barruan, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernandok, eta  Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendari Aintzane Ezenarrok, “Memoriaren ibilbidea”ren inaugurazioan, eta “Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika Sari”en banaketa ekitaldian parte hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak