Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak “Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneak” antolatutako “Mina. Dolumina. Bakemina. Testimonios de dolor en Bilbao” ekitaldian parte hartu du

2018-04-25

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak;  Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazuk, eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernandok “Mina. Dolumina. Bakemina. Testimonios de dolor en Bilbao” ekitaldian parte hartu dute, gaur arratsaldean, “Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneak” antolatu duen lehenengoa. Terrorismoaren biktimekin izandako elkarretaratzean herritar guztiek izan dute bertaratzeko aukera. Hemendik aurrera, hiribilduko beste hainbat auzotan egingo diren jardunaldien bidez, jarraipena emango zaio ekimenari.

Ekitaldian, Topagunea osatzen duten kideek eta, bereziki, bost biktimak parte hartu dute eta bizi izandako esperientziaren lehen eskuko testigantza eskaini dute: Jose Goikoetxea, Belén Mentxaka, Dori Monasterio, Inés Núñez de la Parte eta Javier Batarrita

  • Jose Goikoetxea ETAk, 1993an, erail zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren semea da.
  • Dori Monasterio Fermín Monasterio taxi gidariaren alaba da, 1969an ETAk erail zuen lehenengo biktima zibila.
  • Ines Núñez de la Parte Polizia Nazionalak, 1977an torturen bidez erail zuen Francisco Javier Núñezen alaba da.
  • Javier Batarrita Guardia Zibilak eta Poliziak, 1961ean, erail zuten Francisco Javier Batarritaren semea da.
  • Belén Mentxaka ETAk, 1991n, erail zuen Alfonso Mentxaka ertzainaren arreba da.

 

ETAren terrorismoaren eta Estatuko segurtasun-indarren bost biktimek euren bizipenak partekatu dituzte. Biktima izateak zer dakarren azaldu dute, etorkizunari begira zer itxaropen daukaten, justiziak eurentzat zer esanahi duen eta nola sentitu ziren gizartean ageriago zeudela nabaritu zutenean, batez ere, azken urteotan.

BAKEAREN ETA BIZIKIDETZAREN ALDEKO BILBOKO TOPAGUNEA

“Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topagunea” 2017ko urriaren 16an sortu zen terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei lotutako udal-politika publikoak jorratzeko eta elkarlanean aritzeko topaleku gisa. Ekimen honen xedea errespetuaren eta bizikidetzaren balioetan sakontzen lagunduko duten programak nahiz jarduketak adostea da, eta horien inguruan lan egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)