Berriak Herrizaingoa
Eu

Hurrengo egunotarako tenperatura jaitsiera iragarri du Euskalmet agentziak

2011.eko urtarrilak 18

Euskalmet Euskal Metereologia agentziak tenperatura jaitsiera iragarri du hurrengo egunotarako, Europatik aire-masa oso hotza eta lehorra helduko delako.

Euskalmeten arabera, hurrengo egunotan tenperaturak jaisten joango dira eta hilaren 20tik aurrera jaitsiera handiagoa izango da; izan ere, antizikloia Britainiar Irletan kokatuko da eta handik aipatutako aire-masa helduko da.

Tenperatura maximoak 5 gradukoak izango dira itsasertzean eta 0 eta 5 gradu bitartekoak barnealdean. Minimoak 0 eta 5 graduren artean ibiliko dira itsasertzean eta 0 eta -5 graduren artean barnealdean.

Tenperatura horiekin egongo diren prezipitazioak elur modukoak izango dira kota baxuetan, 500 metro azpitik, baita itsas mailan ere. Hala ere, prezipitazioak urriak izango dira.

Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, egoera hori luzatuko da eta nahiz eta lehenengo fasean prezipitazioak urriak izan, gerora fronte bat etor liteke , baita elurte handiagoak ere, kota baxuagoetan, hilaren 23tik aurrera.


Udaberriko gauak neguan

Urtarrilean zehar eta gaur arte eguraldia atsegina izan da. Presio altuak izan dira nagusi Iberiar Penintsulan, Mediterraneorantz ere zabalduz. Hegoaldeko korronteek tenperatura atseginak -nahiko altuak urteko sasoi honetarako- eragin dituzte.


Urtarrilaren 5etik 8ra bitartean hegoaldeko haize bolada handiak jazo ziren eta tenperaturek nabarmenki gora egin zuten, batez ere minimoek. Kantauriko isurialdean 2000-2010 urte arteko minimo altuenak izan ziren urtarrilean. (Punta Galea: 16,8 gradu, Zarautz: 16,5, Deustu: 18,1 eta Lasarte: 16,5).

Laburbilduz, egonkortasun denboraldi eta tenperatura altu hauen ondoren, neguaren tenperatura baxuak datoz, batez ere hilaren 20tik aurrera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan