Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadin bizi diren Venezuelako euskaldunen urteroko XXIII. bazkaria

2018.eko apirilak 25

Joan zen larunbatean, apirilak 21, Euskadin bizi diren Venezuelako euskaldunen urteroko topaketa izan da, ohikoa denez, Galdakaon. Aurtengoa hogeita hirugarren bilera izan da. Venezuelako independentzia apirilaren 19 batean sinatu zen,  eta horregatik Galdakaoko topaketa egiten da urte bakoitzeko apirilaren 19aren hurrengo larunbatean.

Azken urteetan bezala hitzordua Galdakaon izan da eta berton bildu dira Euskadin bizi diren Venezuelako euskal komunitatearen kideak, hots: urte askotan Venezuelan bizi ziren hemengo euskaldunak eta gero itzuli zirenak, han jaio ziren euskaldunak eta hona etorri direnak, baita azken urteotan etortzen ari direnak ere, Venezuela pairatzen ari den egoera oso konplikatua baita.

Venezuelako egoera

Aurreneko ekitaldia meza elizkizuna izan da, Andre Maria Jasokundekoaren elizan, urtean zehar hil diren taldeko lagunak eta senideak gogoratzeko, eta Venezuelaren alde otoitz egiteko. Meza amaitu denean Begoñako Andra Mari eta Venezuelako ereserkiak abestu dira.

Horren ondoren bazkaria egin da, eta menuan ez dira falta izan Venezuelako jaki tipikoak, esaterako arepitak, oilasko lapikoa, txerria, tekeñoak, yuca eta gazta. Bazkaldu eta gero hogeita hiru topaketa horietara falta izan ez den 86 urteko euskal venezuelatarra Felipe Sernak Eguzkilore domina jaso zuen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranbururen eskutik.

Eguzkilorea babesa emateko euskal sinboloa da, eta haren bidez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak adierazi zituen Felipegatiko bere estimua eta Venezuelako herriarekiko elkartasuna, une hauetan bizitzen ari diren egoera larriarengatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak