Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Eko-berrikuntza. Faktoreetatik haratago, baliabide naturalen produktibitatea.

2011.eko urtarrilak 19

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EKONOMIAZ aldizkariaren 75. zenbakia  argitara eman du: Eko-berrikuntza. Faktoreetatik haratago, baliabide naturalen produktibitatea

Gure web gunean deskarga daiteke.

XXI. mendeko erronka handia iraunkortasuna bada, berrikuntza agertu da momentuko aldaketa handien eta desafioen erantzun nagusia izateko. EKONOMIAZ aldizkarian orain dela gutxi aztertu dira klima-aldaketarekin edo karbono-ondoko ekonomietarako trantsizioarekin lotutako gai monografikoak, bai eta berrikuntzarekin berarekin lotutakoak ere. Orain, beste urrats bat eman nahi izan da, eta eremu biak lotu, iraunkortasunerako edo eko-berrikuntzarako berrikuntzaren munduan sartuz.

Lehen mailako egileen ekarpenen bitartez, eko-berrikuntzaren esanahia eta inplikazioak aztertu dira zenbaki honetan. Kontzeptu horrek, bada, apurtu egiten du ingurumen arloko aurrerapenak "hodiaren amaierako" teknologiei bakarrik lotuta daudela eta enpresarentzat itzulkin argiak eragiten ez dituen ondasun publikoa direla dioen ideiarekin.

Monografikoan agerian utzi da eko-berrikuntza enpresarako lehia-abantailaren iturria izateaz gain, sektoreen arteko fenomenoa eta fenomeno sistemikoa ere badela, eta bertan produktu, prozesu edo praktika baten iraunkortasuna praktika-kateek eragindako efektuen mende dagoela, bai eta teknologia, erakunde, merkatu, kultura, azpiegitura eta jardubideen eremuen baterako bilakaeraren mende ere.

Sistemikoa denez, oso zaila da garatzeko, baina ahalegina ezinbestekoa da, iraunkortasunerako berrikuntza izenekoa nahitaezko eremu berri eta pribilegiatua izango baita XXI. mendean azterketa eta esku-hartze politikarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan