Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal: “ACCren parte-hartze eta kontzientziazio lanak eragin positiboa du erkidego osoan minbiziaren aurkako zereginean”

2018.eko apirilak 25
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Ser Vitoria sariak Egibideri, Ana Lasarteri, Araskiri, Alberto Zeraini eta Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteari banatzeko ekitaldian parte hartu du.  
  • “Ezinbestekoa da boluntarioen lana, laguntza emozionala, entzute aktiboa, akonpainamendua eta ekarpena eskaintzen baitituzte, minbizia duten pertsonek une oro jakin dezaten beti laguntzeko prest dauden pertsonak daudela”.

 

VG 25 04 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur arratsaldean zera nabarmendu du: “Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteak egiten duen parte-hartze eta kontzientziazio lanakeragin positiboa du erkidego osoan, minbiziaren aurkako zereginean”.

 

Artolazabalek gaur Ser Vitoriaren aintzatespena jaso duten pertsona eta erakundeei sariak banatzeko ekitaldian parte hartu du. Honako hauei, zehazki: EgibideAna Lasarte, Araskiko kirolariak, Alberto Zerain mendigoizalea (hilda dago) eta Minbiziaren aurkako Arabako Elkartea. Ekitaldia Naiara López de Munainek eta David Rodríguez de Yurrek aurkeztu dute, eta bertan izan dira Gorka Urtaran alkatea, Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Jose Luis Martín irrati-etxeko zuzendaria.

 

Beatriz Artolazabalek azaldu du “Arabako Minbiziaren aurkako Elkartearen lana egunero hasten dela Zabalganako bulegoetan; bertan arreta bikaina eskaintzen zaie paziente, familiarteko, boluntario eta bazkideei. Elkartea luxuzko baliabidea da, ez Arabarentzat bakarrik”.

 

“Erakunde hau osatzen duten pertsona guztien integritateak, profesionalizazioak, dedikazioak eta erantzuteko gaitasunak etengabeko dinamismoaren irudia ekarri dute.Arabako elkarteak, gaixotasuna prebenitzeko neurriak hartzeko eta  zerbitzuak bermatzen dituzten  politikei heltzeko, ikerketarako eta haren eraginpean daudenentzako asistentzia hoberako bide ematen du.

 

Zuon elkarteak herritarren parte-hartzea eta kontzientzia sustatzen du, erkidego osoak irtenbideak bila ditzan minbiziaren aurka; estrategiak, programak eta gaixoei eta beren familiei arreta emateko zerbitzuak planifikatu eta garatzen dituzue. Baita prebentzioari, prestakuntzari eta ikerketari dagokienez ere”, esan die sailburuak herritarren erakundeko ordezkariei.

 

Beatriz Artolazabalek Artium museoan azaldu duenez: “elkartearen lanak eta ahaleginak herritarroi informazioa eman eta kontzientzia eragiten digu, minbiziaren prebentzioan eta detekzioan eragina duten faktoreen gainean. Horrela, gaixoen eta beren familien intzidentzia-tasak murriztu eta bizi-kalitatea hobetu ahalko dugu eta, horrela, gaixotasunaren ondoriozko arazoak arindu”.

 

“Nire ustez –esan du sailburuak amaitzeko–, zuon lanaren alderdi garrantzitsuenetako bat minbiziaren aurka borrokatzeko ikerketari eta minbiziaren aurkako borrokan lan egiten duten kolektibo profesionalen eta boluntarioen arteko prestakuntzari ematen diezuen laguntza da. Zehazki, zuon elkartean ezinbestekoa da boluntarioen lana, laguntza emozionala, entzute aktiboa, akonpainamendua eta, batik bat, ekarpena eskaintzen baitituzue, minbizia duten pertsonek une oro jakin dezaten, beren familien laguntzaz gainera, beti laguntzeko prest dauden boluntarioak ere badaudela”.

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2018.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #empleo #aecc #cadenaser #cancer https://t.co/s1ZeEYaRAB
    Sailburu Beatriz Artolazabal: “la labor de participación y…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    #empleo #aecc #cadenaser #cancer https://t.co/s1ZeEYaRAB
    Sailburu Beatriz Artolazabal: “la labor de participación… https://t.co/WmfGSyyE6S

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Elosegi, Gorka Urtaran, Ramiro González, Juan Luis Jiménez, Eva Domaika, Isabel Cobo, David Rodríguez de Yurre