Eu

EHAAk administrazio eta zuzenbide publikoari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzen duten laguntzen deialdia argitaratu du

2018.eko apirilak 25
  • IVAPek 40.000 euroko laguntzak emateko deialdia egin du, Administrazio Publikoari, Zuzenbide Publikoari edo Administrazioaren Zientziari buruzko bi ikerketa-lan finantzatzeko

 

 Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak, EHAAk, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Administrazio Publikoari, Zuzenbide Publikoari edo Administrazioaren Zientziari lotutako azterketa-esparruak dinamizatuko dituzten 20.000 euroko bi laguntza (iaz baino 16.000 euro gehiago) esleitzeko deialdiaren ebazpena argitaratu du gaur. Deialdi hau IVAPen 2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan kokatuta dago.

Laguntzak dagoeneko finkatuta dauden edota deialdirako proiektua lantzeko ad hoc prestatu diren ikerketa-taldeei zuzenduta daude. Taldeak bi pertsonak osatuko dituzte gutxienez, eta guztiek goi-mailako unibertsitate-titulazioa izan beharko dute. Taldekideen erdiek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko dute, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik gutxienez.

Laguntza horiek lortzeko eskaerak IVAPen webgunearen bitartez aurkeztu beharko dira, www.ivap.euskadi.eus, 2018ko maiatzaren 25a baino lehen. Diru-laguntzen bidez egindako ikerketa-lanak 2019ko uztailaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak