Eu

Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordea Quebeceko Kanpoko Ekintza eta Frankofoniako ministrorde Michel Lafleur jaunarekin bildu da

2018.eko apirilak 24

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea Michel Lafleur Quebeceko Kanpoko Ekintza eta Frankofoniako ministrordearekin bildu da gaur goizean, Ihobe sozietate publikoaren Bilboko egoitzan, ingurumenaren arloko lankidetza bateratua sustatzea eta jardunbide egokiak partekatzeko bideak bilatzea helburu izan dituen elkarretaratzen batean. 

Lafleur ministrordeak interes bizia erakutsi du Eusko Jaurlaritza bi herrialdeentzat lehentasunezkoak diren alorretan gauzatzen ari den ekimenei dagokienez: klima-aldaketaren aurkako borroka, ekonomia zirkular baten aldeko apustua, natura-ingurunearen babesa eta uraren kudeaketarekin lotutako politikak. 

Era berean, Lafleurrek zein Morenok konpromisoa adierazi dute Euskadi eta Quebecen lankidetza bateratua sustatzeko bideak bilatzeko nazioarteko sareetan, esate baterako The Climate Group izeneko klima-aldaketari buruzko foroan edo garapen jasangarriaren aldeko eskualdeetako gobernuen NRG4SD sarean. 

Bileran, Elena Moreno sailburuordearekin batera ingurumeneko lantalde guztiak hartu du: parte Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, Iván Pedreira, eta Natura Ondarearena, Aitor Zulueta; URAko zuzendari nagusia, Ernesto Martínez de Cabredo, eta Ihobekoa, Jesús Losada; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Estibaliz Urcelay, eta Alfons Calderón, Quebecek Bartzelonan duen bulegoko zuzendaria.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko apirilak 25

    Badirudi hemen eta oraindik ere ingurumena aipatzean bizidunen bizitza iraupen fisikorako soilik errespetatu beharreko "ekologiaz" ari dela gehiengoa, metafisika alde batera utziz.
    Zuhaitz edo animalia mota baten desagerpenaz edo horretarako bere arriskuaz, itsasoen zikinkeriaz edota mendien deforestazioaz kezkatzea eta ekiditeko neurriak hartzea ondo dago, baina zer egunero eta jarraian diglosiara eta ondoriozko desagerpenera doazen hizkuntzei buruz ?
    Badira 33 urte Parisen "Stop â la destruction du monde" lelopean antolatutako mintegian aldarrikapen hori egin nuela. Ez nuen berehalako eraginik espero, mezulari bakartiar eta izangabekoari jaramonik egiten ez zaiolako, baina beste norbaitzuk gaiaz konturatuko zirelakoan nengoen.
    Badira 25 urte Bordeleko Unibertsitateak antolatzen zuen munduko Unibertsitate frankofonoen Udako Komunikazio Unibertsitatean zazpi urtez jarraian parte hartu nuela. Bertan aldarrikatu eta eztabaidatu nuen behin eta berriz Frankofoniaren Erakunde Sustatzailearen buruzagiekin "ekologia kultural" hori, baina ezin izan nuen aldatu eren iritzia: Euskara eta beste hizkuntza gutxituak Frantsesaren etsai zireka Frantsesaren eremuan" ???

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Michel Lafleur Quebeceko ministrordea; Alfons Calderón, Quebecek Bartzelonan duen bulegoko zuzendaria; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Estibaliz Urcelay