Eu

Itzarriren errentagarritasuna 2017an % 4,43koa izan zen

2018.eko apirilak 25
  • % 83 hazi dira beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak eta % 41, bazkideen borondatezko ekarpenak.
  • Hazi egin da Euskadin inbertsioa, 140 milioi eurokoa da, 2016an baino 6 milioi handiagoa. Horrek esan nahi du guztizko ondarean % 21,8 dela.
  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,37koa da.

Itzarri EPSV-k, asteazkenean, apirilaren 25ean, Vitoria-Gasteizen, 2017. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena. Itzarrik bere hamabi urteko ibilbidean izandako errentagarritasun positiboa aitortu dute bazkideek, ekitaldi historikoa izanik beste BGAE batzuetatik eginiko eskualdatzeei dagokienez, % 83 hazi baitira, bai eta ekarpen boluntarioak ere (% 41 hazi dira). Era berean, ekitaldia % 4,43ko errentagarritasunarekin eta Euskadiko enpresa traktoreetan inbertitzeko apustuaren gorakadarekin amaitu zen.

Itzarri EPSV-k, 2017ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 89.866 langile zituen, eta 643 milioi euroko ondarea. Azken 10 urtean, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,37koa izan da.

Gaur egun, Euskadin inbertsio gehien duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako bat da; 140 milioi euro baino gehiago, guztizko ondarearen % 21,84. Horrela, pasa den urtean, Itzarrik Euskadiko garapen ekonomikorako “traktore”tzat jotzen diren euskal konpainien aldeko apustu estrategikoari eutsi zion.

INBERTSIOAK EUSKADIN, 2017/12/31N (mila euro)

GUZTIRA

Ondarearen %

EUSKO JAURLARITZA

45.416

% 7,06

BANKOA

42.602

% 6,62

TUBACEX

12.200

% 1,90

CIE AUTOMOTIVE

9.060

% 1,41

IBERDROLA

5.214

% 0,81

BBVA

4.604

% 0,72

LABORAL KUTXA

3.408

% 0,53

MASMOVIL IBERCOM

2.678

% 0,42

CAF

2.475

% 0,38

TUBOS REUNIDOS

2.417

% 0,38

GESTAMP

2.065

% 0,32

TEKNIA

1.035

% 0,16

GLOBAL DOMINION ACCESS SA

1.010

% 0,16

KUTXABANK

996

% 0,15

EUSKALTEL

777

% 0,12

NBI BEARINGS EUROPE, S.A.

587

% 0,09

PARTICIPACION INDIRECTA IIC'S

3.999

% 0,62

 GUZTIRA

140.540

% 21,84

 

GIZARTE-BABESA ETA KONTROLA

Bazkideen ekarpen boluntarioen goranzko joerari eutsi zaio, eta % 41 hazi dira.Era berean, beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak nabarmen hazi dira, % 83 2017an; horrek erakundeak eragiten duen gizarte-babesa erakusten du, bai eta aurrerapena eta bazkideen arteko finantza-aurreikuspeneko kulturaren gero eta harrera hobea ere.  

Ekarpenak, guztira, 11,2 milioi euro izan ziren. 11,5 milioi euroko prestazioak ordaindu ziren: erretiroagatik 9,4 milioi euro; ezintasunagatik 1,3 milioi euro, heriotzagatik 688 mila euro eta iraupen luzeko langabeziagatik 171 mila euro.

Bestalde, Itzarrik, bere ibilbideari eta administrazioaren gastuen kontrolarekin duen konpromisoari jarraikiz, eutsi egin die, % 0,39an (sektoreko baxuenetakoak).

ITZARRI, BULTZADA 2018AN

Bazkide Babesleek Itzarriri egin dizkioten ekarpenen aktibatzeak, 2018ko urtarriletik aurrerako ondoreekin, izan du hizpide Batzarrak. Erabaki horrek erretirorako aurrezpena sustatzea dakar; izan ere, bazkideen ondarea hazten da, eta Itzarriren lanaren gaineko konfiantza sendotzen da, etengabe finkatzen ari dena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak