Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza bereziko langileen lanpostu zerrendan 50 plaza gehitzea (Gobernu Bilera 2018-04-24)

2018.eko apirilak 24

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Euskadiko ikastetxeetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda ezartzen duen Dekretua aldatzea. 

Gaur onarturiko aldaketa honekin, 50 postu berri sortu dira, guztiak Hezkuntza Laguntzako Espezialisten kategorian. Plaza berri hauek, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateaz arduratzen diren profesional hauen egiturazko plantilan sartu dira. 

Sortu berri diren postu hauek 2017ko langileen lanpostu zerrendan onarturiko 122 plazei gehitzen zaizkie, eta Hezkuntza Bereziko negoziazio mahaian sindikatuekin lorturiko akordioei erantzuten diete. Dagoeneko plantilako egiturazko plazak direnez, etorkizuneko Enplegu Publikorako Eskaintzatan eskaini ahal izango ditu Hezkuntza Sailak. 

Hezkuntza Laguntzako Espezialistek hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen autonomiarekin eta curriculumerako sarbidearekin erlazionatutako eginkizunak egiten dituzte, hezkuntza-izaerako gaitasun profesionalaren ekarpena eginez (ez irakaskuntzakoa). 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @joneunzueta
    2018.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Incremento de 50 plazas en la relación de puestos de trabajo de educación especial ➡︎ https://t.co/eZvXt8NhIG https://t.co/Nwl

  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Hezkuntza bereziko langileen lanpostu zerrendan 50 plaza gehitzea ➡︎ https://t.co/EPMpew2bD0 https://t.co/8eqBJA3NDY

  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Incremento de 50 plazas en la relación de puestos de trabajo de educación especial ➡︎ https://t.co/eZvXt8NhIG https://t.co/Nwlr3Cjstx

Komunikabideek behera kargatzeko