Berriak Hezkuntza
Eu

100.000 euro hezkidetza eta genero-indarkeria prebenitzeko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2018-04-24)

2018.eko apirilak 24

2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan hezkidetza landu eta genero-indarkeria prebenitu ahal izateko jarduera-proiektuak egiteko eska dezaten Euskadiko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeak deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak. 

Gorago aipaturiko hezkuntza-etapak eskaintzeko baimendutako EAEko 50 ikastetxe (gehienez) aukeratzea du deialdi honek helburu, hezkidetzaren eta genero-indarkeria prebenitzearen arloan jarduera-proiektu bat diseina dezaten ondorengo hiru ikasturteetarako. Jarduera-proiektu horri esker, izango dute hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa ikastetxean era global, sistematikoan eta integratuan lantzeko aukera. 

Hautatutako ikastetxe bakoitzari diru-laguntza bat emango zaio deialdi honek hartzen dituen hiru ikasturteetarako. Irakasleen nahiz eskola-komunitatearen prestakuntzarako eta proiektua koordinatu eta hedatzeko jarduerei aurre egiteko baliatuko da laguntza hori. 

Jarduera-proiektuak 242 ikastetxetan 

2013-2014 ikasturtean Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren Prebentzioa lantzeko Gida-Plana abian jarri zenetik, Euskadiko 176 ikastetxe publikok eta 66 itunpekok gartu dute euren proiektua, eta aplikatzen ari dira dagoeneko arlo horietan (hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa). 

Aipaturiko Gida-planaren helburua da, hezkuntza sisteman hezkidetza eredua bultzatzea: pertsonen garapen osoa bideratzen duen eskola eredua, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak albo batera utzita, eta diskriminazio eta genero indarkeria mota guztien kontra eginez. Ikasketak eta lanbidea aukeratzerakoan sexuaren arabera orientatzen ez duen eredua, eskola-komunitateko kide guztien parte-hartze eta laguntzarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko