Berriak Hezkuntza
Eu

500.000 euro Lanbide Heziketan Erasmus+ mugikortasun programak laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-04-24)

2018.eko apirilak 24

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua, Erasmus+ programaren barruan (Erasmus+ programako KA1 ekintzak)

500.000 euroko zenbatekoa duen Agindu honen helburua da, Erasmus+ programaren 2018ko deialdian ikaskuntza-arrazoiengatik pertsonak mugitzeko onartutako mugikortasun-proiektuak kofinantzatzeko diru-laguntzak ematea, betiere mugikortasun-proiektu horiek 2018 eta 2019 urteetan gauzatzen badira. Mugikortasun horien azken hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako edo titulatutako ikasleak (bai Erdi Mailako Heziketa Zikloetakoak, bai Goi Mailako Zikloetakoak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak izan beharko dute. 

Europako Batasunak mugikortasun jarduera horiek finantzatzeko egiten duen ekarpen ekonomiko ez da nahikoa izaten jarduera horiek gauzatu ahal izateko, beraz ezinbesteko gertatzen da deialdi hauek egitea Europako finantziazioak hartzen ez duen portzentajea osatzeko. Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak egonaldi-gastuetarako bideratzen dira batez ere. 

654 ikasle eta 256 irakasle 

2017-2018 ikasturte honetan Euskadiko Lanbide Heziketako 654 ikaslek jaso dituzte orotara, bai  ikastetxe publikoetakoek bai itunpekoek, Erasmus+ mugikortasun proiektuetan parte hartzeko laguntzak, iazko deialdien bidez. Guztiak dira Goi Mailako zikloetako ikasleak. Irakasleak berriz, 256 dira: 127 Erdi Mailako Heziketa Zikloetako irakasleak , eta 129 Goi Mailako Zikloetakoak. Ikasturtean zehar abiatu dira guztiak Europako herrialdeetara eta prestakuntza jasotzen ari dira dagoeneko jomuga izan dituzten herrialdeetako enpresa edo erakundetan. 

Deialdi honek laguntzen dituen ikasleen zein irakasleen mugikortasun-ekintzek honako helburu hauek sustatzen dituzte:

  • Parte-hartzaileei laguntzea ezagutza, trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen, haien garapen pertsonala bultzatze aldera.
  • Ikasleei beharrezko dituzten trebetasunak ematea, hezkuntza eta prestakuntza-arlotik lan-merkatura igaro daitezen.
  • Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren esparruetan ohitura berritzaileak garatzen laguntzea eta horien transferentzia lortzea bertan zein herrialde parte-hartzaileen artean. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko