Eu

Eusko Jaurlaritzak harategientzako laguntzak ezarri ditu “Basque Label Harategiak” markan sartu daitezen (Gobernu Bilera 2018-04-24)

2018.eko apirilak 24

Euskadin ekoitzitako behi haragiaren ekoizpena eta salmenta bultzatzeko exekutibo autonomoa garatzen ari den estrategiaren barruan

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak «Basque Label Harategiak» marka berrian sartzen diren ohiko harategientzako laguntza deialdia arautzen duten oinarriak onartu ditu martxoaren 24ko bileran.

Guztira 500.000 euro izango dira, eta laguntzen helburua da  «Basque Label Harategiak» kanalaren markaren garapenean parte hartzen duten ohiko establezimenduei laguntzea. Onuradun bakoitzak  gehienez ere 15.000 euroko laguntza eskuratuko du.

2016an jarri zen abian Basque Label Harategiak marka, “Euskadin ekoitzitako Behi Okelaren Ekoizpena eta Komertzializazioa Bultzatzeko Estrategia"-ren barruan, lehen sektorearen lehiakortasuna areagotzeko eta balio katearen maila guztiak lotzeko Eusko Jaurlaritza garatzen ari den politikak dituen estrategietako bat baita.

Eskatzaileak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak

Zuzenbidean balio duen edozein titulu juridikoren bitartez ohiko harakintzan diharduen eta Erkidegoaren barruan kokatuta dagoen establezimendu baten titularrak direla egiaztatzen duten pertsona fisiko edo jurdikoek eskatu dezakete laguntza, betiere marka berriarekin bat egiten badute eta, eskabidea egiteko unean, diru laguntzei buruzko legerian ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Seinaleak (erakustokiak, kartelak, etab.) markaren irudi berrira egokitzeko oinarrizko ekipamenduak erosi eta hobetzeko gastuak eta horretarako beharrezkoak diren obra txikiei dagozkienak izango dira diruz lagundu daitezkeenak.

Laguntza eskaera  http://www.euskadi.eus webgunean dago eskuragarri, eta Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari zuzenduko zaio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko