Eu

Josu Erkorekak ziurtatu du “aurrekontuekin edo aurrekonturik gabe” Espainiako Gobernuak Euskadiri 37 transferentzia zor dizkiola

2018.eko apirilak 25

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur goizean, Radio Euskadiren estudioan izan da; bertan, euskal politikaren gaurkotasuneko gaiak aztertu ditu, besteak beste, gobernu zentralak egiteko dituen transferentziak, pentsioen gaia eta Gernikako Estatutua edo ETAren desegitea eta Kanboko ekitaldia. 

Egiteko dauden transferentzien inguruan galdetu diotenean, Erkorekak esan du, aurrekontuekin edo aurrekonturik gabe”, Espainiako Gobernuak mahai gainean duela aldarrikapen hori eta, beraz, ez dela gaurkotasuneko gai bat, baizik eta aurreko legegintzaldietan ere eginiko eskaera. Errealitate horren aurrean, bozeramaileak esan du zoritxarrez ez dagoela egiteko dauden transferentzien egutegirik; dokumentatuta dago 37 fitxa direla. Hori horrela, Erkorekak azaldu du zaila dela Espainiako Gobernuari Gernikako Estatutua betearaztea. “Gure autogobernuko erregimenaren ahulezia nagusietako bat da, eta zuzendu egin behar da, etorkizunera begira”, esan du.

Dani Álvarez kazetariak eta Boulevar Radio Euskadi programako aurkezleak, halaber, Ciudadanoseko liderrak Eusko Jaurlaritzari eskumenak eskualdatzearen inguruan egiten ari diren komentarioen inguruan ere galdetu dio, eta Erkorekak esan du harritu egiten duela “arreta ziztatzaile” horrek, izan ere, zehazki, ez dute Euskadin ordezkaritzarik gehien. “Deigarri egiten zait, halaber, beren hitzetan badirudiela animatu egiten dutela Euskadiri eta Gernikako Estatutuari dagokionez legea haustera”, esan du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aldarrikatu du Euskadik “Gizarte Segurantzaren Araubide Ekonomikoa” eskualdatzeko eskubidea duela, Gernikako Estatutuak jaso bezala. “Ez du kutxa-batasuna apurtu izanarekin zerikusirik. Nahita nahasten dituzte “kutxa-batasuna” eta “kutxa bakarra”, esan du.

Gaurkotasuneko gaiak aztertzen jarraitu du eta bozeramaileari ETAren desegite-ekitaldiari buruz ere galdetu diote; maiatzaren 4an izango da, Lapurdiko Kanbo udalerrian.  Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritza etengabe ari dela ekitaldia antolatzen dutenekin harremanetan. “Ekitaldi itxia da, ez dakigu nor doan eta ez ditugu ETAren komunikatuaren edukiak ezagutzen”, esan du bozeramaileak.

Orduan, Josu Erkorekak azpimarratu du “ETAk eragindako kaltea txarto egon zela, justifika ezina dela”, eta, beraz, hala adierazi beharko lukeela amaierako komunikatuan”. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du ETAk “egin beharrekoa egiten duenean”, Eusko Jaurlaritzak gero bere balorazioa egingo duela, egoera aztertu ondoren, lasai.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    #Entrevista a @jerkoreka en @radioeuskadi 🔈 Audio (40Mb) 🔗 https://t.co/qPQhwwu5er https://t.co/BPngGU4l15

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)