Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko apirilak 23

Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege berriak apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez bategin zen ekainaren 30eko 16/1994 Legea ordeztuko du. Babes-, kontserbazio- eta kudeaketa-politika berritu baten oinarriak finkatuko ditu, eta alor honetako erronka aldakorrei eta gizarte-eskariei erantzuteko balioko du.

Arauak funtsezko prozesu ekologikoek eta oinarrizko bizi-sistemek jarrai dezaten egingo du, dibertsitate biologikoa eta geologikoa kontserbatu eta lehengoratuko ditu, ekosistema naturalak kontserbazio-egoera onean egon daitezen zainduko du, dibertsitate genetikoa eta basaflora- eta basafauna-populazioak kontserbazio-egoera onean egon daitezen bermatuko du eta natura-ondarearen ondasunak eta baliabideak modu jasangarrian erabiliko direla bermatuko du, bereziki basoko espezieak eta ekosistemak.

Uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikuluaren arabera (ingurumen-arloko informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako eskubideei buruzkoa da legea), legearen aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Herritarrek parte hartzeko fase bat ere irekiko da, zeinak interesdunak diren pertsona juridikoei informazio publikoa emateko ere balioko duen.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

===================================================================================================================

*Hurrengo tramitea:

EHAA 107. zk., 2018ko ekainaren 5a, asteartea

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legearen aurreproiektua.

Aurkezpen-epea irekita (2018/06/05-2018/07/05)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko ekainak 04

    Qué plan ante posible aparición de elementos de fuera del ecosistema se adapten y puedan resultar invasoras con destrozos importantes tienen repercusión en el medio y no sostenible a largo plazo.