Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte larrialdietarako laguntzak arautzen dituen dekretua onartu da (2011-01-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urtarrilak 18

Dekretua, Gizarte Larrialdiko laguntzei buruzkoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) emateko baldintzak arautzen dituen dekretua onartu du gaurko bileran. Dekretu hori Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu baten bidez garatuko da. Dekretu hori onartuz azken burura eramaten da Diru sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legea diru-prestazioei dagokienez, eta gizarteratzeko hitzarmenei buruzko dekretua baino ez da geratzen egiteke, 18/2008 Legea aldatzeko Legebiltzarrean egiten ari diren izapideak noiz amaituko zain.

Onartutako dekretua aurrekoa ordezkatzen duen testua da; izan ere, lehengoak hamar urte baino gehiago zituen, eta aipatutako legea argitaratu zenean zaharkituta geratu zen. Dekretu berriaren ezaugarri nagusia GLLei buruz urtero agindu bat emateko aukera ematea da, urte bakoitzeko beharrizanei eta baldintzei egokitzeko; horrela, informazio hobea eman ahal izango da GLLei buruz, prestazioa hobeto antolatu ahal izango da, eta irizpide homogeneoak ezarri ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidego osoan. Era berean, legean GLLei buruz aurkitzen diren aginduak betetzen ditu.

Dekretua garatuko duen aginduan diru-sarreren eta ondarearen arabera familiek jasoko dituzten portzentajeak jasoko dira. Ondarea ezin izango da 8.000 eurotik gorakoa izan (ohiko etxebizitza, garajea eta trastelekua salbu). Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren % 150 baino diru-sarrera txikiagoak dituztenek GLLak jaso ahal izango dituztela xedatzen da, legeak agintzen duen moduan.

Horrez gain, udalen eta Jaurlaritzaren arteko hiru hileroko informazio-sistema ezartzen da, urtean zehar programak duen eboluzioa eta ematen diren laguntzak zein diren unean-unean jakin ahal izateko.

GLLak subentzio izaerako diru-laguntzak dira, ondoko gastuei aurre egitera bideratuak: etxebizitzaren alokairua, hipoteka, mantentzea eta ekipamendua, eta lehen mailako beste beharrizanak; besteak beste arropa eta sistema publikoak ordaintzen ez dituen mediku-gastuak (odontologia, politika, etab.)

Diru-laguntza horiek osatzen dute diru-sarrerak bermatzeko sistema, eskubideko prestazioekin batera (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria).

17,3 milioi GLLetarako

Bestalde, Jaurlaritzak 17,3 milioi euroko aurrekontua onartu du gizarte-larrialdietarako laguntzetarako (GLL). Kopuru hori arian-arian eskuratuko zaie udalei urtean zehar.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan