Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa igande arte egongo da irekita

2018.eko apirilak 23

• Aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle taldek parte hartuko dute Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretan.
• Erakusketarekin batera antolatu zenbait ekitaldi antolatu dira: biktimen mahai ingurua asteazkenean eta ostegunean “Pasaiako Badia” dokumentalaren emanaldia eta egile eta familiarekin solasaldia ondoren.


Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen GOGORAren zuzendariak ireki dute gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketa Beasainen Udaleko gainontzeko ordezkariek lagunduta. Bere hitzaldian Aintzane Ezenarrok egunotan erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldiak aurkezteaz gain, bereziki memoriaren transmisioak duen garrantziaz aritu da.
Honen harira, ikastetxeei eskaini zaizkien hezkuntza tailerrek izan duten harrera ona azpimarratu du, izan ere, aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle talde hurbilduko dira Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretara. Modu ofizialean erakusketa arratsaldez ireki bada ere, gaur goizean bertan hiru ikasle taldek parte hartu dute Memoriaren Plazako tailerretan. Helburua, ikasleek memoria eraiki eta hausnarketa kritikoa egiteko behar dituzten gakoak ezagutzea da.
Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa zabalik egongo da apirilaren 23tik 29ra udaletxe ondoko San Martin plazan eta aste horretan hainbat ekitaldi izango dira:
• Apirilaren 25ean, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua erakusketan bertan.
• Apirilaren 26an, 19:30ean: Zine-foruma. “Pasaiako Badia” dokumentalaren emanaldia eta ondoren, egileekin eta senitartekoekin solasaldia Usurbe Antzokian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Aldasoro alcalde de Beasain