Berriak Herrizaingoa
Eu

Gobernu Kontseiluak hainbat enpresaren kanpoko larrialdietarako planak onartu ditu (2011-01-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urtarrilak 18

Erabakia: bertan adierazten diren hainbat establezimenduetako Kanpo Larrialdietako Planak onartzen ditu.

Gai arriskutsutzat jotzen direnak erabiltzen dituzten hainbat enpresaren Kanpoko Larrialdi Planak onartu ditu Gobernu Kontseiluak.

Larrialdiak Kudeatzeko Legeak halako plan berezien sorrera ezartzen du. Babes Zibileko Oinarrizko Araudian aipatzen diren eta beren izaeragatik metodologia tekniko eta zientifiko zehatza behar duten arriskuei aurre egiteko egingo lirateke.

Gai arriskutsuak tartean diren ezbehar larriekin lotutako arriskuen kontrol neurriak biltzen dituen araudiaren aplikazio-eremuko enpresentzat egin beharreko Kanpoko Larrialdi Planak ere sartzen dira aipatutako planen artean.

Araudi horren arabera, Autonomia Erkidegoetan eskumena duten organoek, industria organoen laguntzaz, Kanpoko Larrialdi Plana egin behar dute, balizko istripu larriak aurretik aztertu, sailkatu eta balioztatuta, horien ondorioei aurre egin eta, ahal izanez gero, horiek arintzeko. Planak babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztu eta kasu bakoitzean parte hartu behar duten agintari, erakunde eta zerbitzuak kudeatzeko eskema bat ezarri behar du.

Larrialdi Planak egiteko lanetan horretan inplikatuta dauden hainbat erakunde eta eragile aritu dira. 2010eko azaroaren 3an Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen aldeko txostena jaso zuten, eta 2010eko azaroaren 17an Babes Zibilaren Batzorde Nazionalak, aho batez, homologatu egin zituen.

Aipatutako planak enpresa hauetan aplikatuko dira:

- Acideka, S.A. (Terminal Marítima de Zierbena-Bizkaia)
- Maier, S. Coop. (Ajangiz-Bizkaia)
- Esergui, S.A. (Zierbena-Bizkaia)
- Tenneco Automotive Ibérica, S.A. (Ermua-Bizkaia)
- Puerto Autónomo de Bilbao
- Aceros Inoxidables Olarra, S.A. (Loiu-Lujua, Bizkaia)
- Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. (Amorebieta-Etxano, Bizkaia)

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Oxinorte Operaciones, S.A enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana aztertzea ere onartu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan