Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bi emakumeen erailketa gaitzetsi egiten du

2018.eko apirilak 20

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua, Beatriz Artolazabal, Segurtasun Sailburua, Estefania Beltran de Heredia, Justizia eta Laneko Sailburua, Maria José San José, eta Emakundeko Zuzendaria, Izaskun Landaida, Eusko Jaurlaritza ordezkatu dute gaur Gasteizen izandako bi erailketak gaitzesteko deitutako deialdian.

Bi Sailburuak eta Landaida, beste kargudun batzuekin batera, Gasteizko Udalak deitutako kontzentrazioan izan dira. Bertan, gaurko hilketa bikoitza gaitzesteaz gain, biktimen senitarteko eta ingurukoei Gobernuaren doluminak eta elkartasuna helarazi diete.

Landaidak, Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek era honetako indarkeria gaitzesteaz gain, “erakundeen konpromisoa” berretsi du “elkarrekin gure gizartean onartezinak diren jarrera hauekin amaitzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Bakarne Tejeria, Pedro Elosegi, Ramiro González,