Eu

Lide Amilibia Gipuzkoako Forua Aldundiaren AdinBerri proiektuaren aurkezpenean izan da

2018.eko apirilak 20

Vitoria-Gasteiz, 2018/04/20

Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Eusko Jaurlaritzaren Sailburuordea Gipuzkoako Foru aldundiaren AdinBerri proiektuaren aurkezpenean izan da gaur. Proiektuaren helburua 2031an 55 urte baino gehiago dituzten 350.000 gipuzkoarren bizi kalitatea hobetza da.

Amilibiak bat egin du gaur Markel Olano, Gipuzkoako Aldundiko Diputatu Nagusiarekin, Maite Peña Gizarte Politiketako Diputatuarekin, Jon Darpon Osasun Saileko Sailburuarekin eta Izaskun Gomez Pasaiako Alkatearekin beste batzuen artean, Pasaiako Ziriza Etxean, proiektuaren eraikinak eraikiko diren eremutik 100 metrora.

AdinBerriren bihotza Pasaian kokatuko da, Hospitalilloko moila ondoan dagoen 4.747 metro karratuko eremuan eraikiko den azpiegituran. Hemen kokatuko diren eraikinetan egongo da zahartzaroari eta mendekotasunaren arretan erreferente izango den zentroa, arreta zentroa eta berrikuntza unitatea bere barnean izango dituena.

Azpiegiturak 120 plaza izango ditu, 25 babestutako apartamentu eta eguneko zentroa. Eskainiko dituen zerbitzuak berritzaile eta aurreratuak izango dira, bai eraikinaren beraren ikuspegitik zein arretarenetik, pertsona erdigunean duen arreta eredua garatuko baitu.

Helburua erabiltzailea etxean bezala sentitzea da. Berrikuntza unitateak, berriz, 500 metro karratu hartuko ditu, eta ikerketa eta frogetarako eremuak izango ditu. Plaza zabal bat ere izango du azpiegiturak, Pasaiako herri ingurunean integratuta egongo dena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, Izakun Gómez