Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak aireportuen kudeaketan zuzenean parte hartzea eta Forondaren H24 kategoria berreskuratzea eskatu du aireko konektagarritasunari buruzko Routes Europe 2018 nazioarteko kongresuaren inaugurazioan

2018.eko apirilak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakari Iñigo Urkulluk aireportuen kudeaketan zuzeneko parte-hartzea azpimarratu du gaur, aireko konektagarritasunari buruzko Routes Europe 2018 nazioarteko kongresuaren inaugurazioan, kudeaketa “modernoagoa, deszentralizatuagoa, kolaboratiboagoa eta hurbilagoa” lortzeko. Azaldu duenez, hiru euskal aireportuen eta egin behar dituzten zerbitzuen lehiakortasunaren hobekuntza ekarriko du horrek. Forondaren H24 kategoria berreskuratzea ere aipatu du lehendakariak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillo ekitaldian izan dira.

Europako kongresua apirilaren 22an, 23an eta 24an garatuko da. Euskadik bere ahalmena erakutsiko du, aireko konektagarritasun-azpiegitura multimodal sendoen bitartez, lehorrekoei eta itsasokoei loturik, eta turismo-eskaintza zabala ere izango du erakusgai. Barakaldoko BECen egingo den ekitaldian sektoreko 1.000 profesionalek baino gehiagok, aireko 110 lineak, 300 aireportuk, garraioko eta turismoko agintariek eta sektoreko goi-mailako hizlariek parte hartuko dute. Horrek aukera emango du Euskadi konexio berriak epe ertain eta luzera baloratu eta erabakitzen dituen Europako erakustokian jartzeko.

Euskadiko aireportuen ahalmena eta “konektagarritasun-azpiegitura multimodal sendoak” edukitzeak eskaintzen duen balio erantsia aurkeztearen interesa nabarmendu nahi izan du Urkulluk. Halaber, lehendakariak jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak aireportuak kudeatzeko estrategia integrala garatu duela, osagarritasunean oinarritua: “aireportu bat, hiru terminal”. Hori dela eta, Urkulluk garraio osoaren kudeaketa integralerako eskumena eskatu du: “hurbiltasunean eta lankidetzan oinarritutako kudeaketa eraginkorraren zerbitzura dagoen eskumena”, erreibindikatu du. 

“Eskumen integral hori edukitzea funtsezkoa da hazten jarraitzeko, bidaiarien trafikoak gorantz jarraitzen du eta. Ildo horretan, ezinbestekoa da Forondako aireportuak 2012. urtean galdu zuen H24 kategoria berreskuratzea”, azpimarratu du lehendakariak.

Nazioarteko kongresu horren barruan, Euskadik aukera bikaina izango du bertaratzen direnei bere ahalmen turistikoa erakusteko, eta ekitaldian egingo den sustapen espezifikoa baliatuko du horretarako.

Europako ekitaldi horren inaugurazioan izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusia; Steven Small, Brand Director, Routes; Juan Mª Aburto, Bilbaoko alkatea; Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, Arantxa Tapia sailburua, Alfredo Retortillo sailburua eta Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak