Eu

Artolazabalek esan du “suspertze ekonomikoan bizi dugun hobekuntza pertsona guztiak aktibo eta langabezian dituzten euskal etxeen kopuruaren murrizketan ere islatzen dela”

2018.eko apirilak 20
  • Eustaten biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) arabera, Euskadiko langabezia-tasa % 11,3koa da
  • Lehen sektorean okupatuta dagoen biztanle-kopuruaren artean, 100 pertsona gehiago dago, eraikuntzan 1.400 gehiago eta industrian 2.900 gehiago.
  • Okupazio-tasa altuena Gipuzkoak du (% 68,6), gero Arabak (% 66,4) eta, azkenik, Bizkaiak (% 65,1)

 

VG 20 04 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur nabarmendu du “suspertze ekonomikoan bizi dugun hobekuntza pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten euskal etxeen kopuruaren murrizketan ere islatzen dela”; hobekuntza hori gaur erakutsi da Eustat Euskal Estatistika Erakundeak eginiko biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestan (BJA).

 

2018ko lehen hiruhilekoko Euskadiko lan-merkatuaren datuak honako hauek dira: 916.900 pertsona okupatu, alegia, 1.400 gutxiago, aurreko hiruhilekoaren aldean (-% 0,2), baina iazko lehen hiruhilekoaren aldean 5.000 gehiago. Gaur emandako datuen arabera, euskal langabezia-tasa % 11,3koa da, 2017ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu gutxiago.

 

Sailburuak esan du, inkesta horren arabera, azken hiru hileetan “okupazioa sektore guztietan hazi dela, zerbitzuen sektorean izan ezik”. Euskadiko biztanleria okupatuak gora egin du lehen sektorean, 100 pertsona gehiago dira, 1.400 eraikuntzan eta 2.900 gehiago industrian; zerbitzuen sektorean, 5.800 gutxiago, ordea.

 

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Gipuzkoak du (% 68,6) eta gorakada egon da aurreko hiruhilekoaren aldean (ehuneko 0,1 puntu); gero Arabak (% 66,4,) eta 6 hamarren gutxiago, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta, azkenik, Bizkaiak (% 65,1), bertan okupazio-tasak hamarren bat egin du behera.

 

Etxe gehiago pertsona okupatuekin

Artolazabal sailburuak Eustaten inkestatik nabarmendu duen beste datu bat hauxe da: “pertsona aktibo guztiak okupatuta dituzten etxeen kopuruak gora egin du eta behera guztiak langabeziak dituenak”.

 

Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, 2018ko lehen hiruhilekoan Euskadin 884.600 etxe inguru daudela kalkulatzen da. Etxeen erdiak baino gehiagok pertsona aktibo guztiak okupatuta ditu, 4.700 familia gehiago aurreko hiruhilekoan baino; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 39.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 500 gutxiago. “Aurrerakuntza hori esanguratsua da; izan ere, pixkanaka, suspertzea gero eta etxe gehiagotara iristen ari dela ikusten dugu. Ez dugu ahaztu behar gure helburua suspertzeak inor atzean ez ixtea dela”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak