"Ertzaintza ez dago tregoan" dio Aresek
Estatuko Segurtasun Indarrek eta Ertzaintzak terrorismoaren aurka lanean jarraituko dutela esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, "tregoan ez daudelako".
Aresen adierazpenok gaur, azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan diren atxiloketen inguruan.
Gasteizen egin duen agerraldian, ETAri "mezu garbia" luzatu dio Ertzaintzaren buruak: "Ekimen terrorista behin betiko uzten ez badute, polizia atzetik izango dute".
Bestalde, Guardia Zibilak eta Poliziak egindako azken atxiloketak "epaitegien aginduak" jarraituz egin direla berretsi du Rodolfo Aresek.
“Emakume eta Gizonen egoerari buruzko zifrak”
“Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketak demografia, osasuna, politika, lana, indarkeria… eta beste hainbat adierazle ditu kontuan urtero emakume eta gizonen egoera aztertzeko. Aurtengo txostenak erakusten du oraindik ez dagoela berdintasunik gizon eta emakumeen artean. Izan ere, desberdintasunak daudela lan munduan, denboraren erabileran eta beste hainbat alorretan. “Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketak honako datuak uzten ditu agerian, besteak beste: Errenta pertsonalari dagokionez, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak oso handiak dira oraindik. Emakumeen bataz besteko errenta pertsonala 11.857 eurokoa den bitartean, gizonena ia bikoitza da: 23.224 euro. Gizonek emakumek baino ia bikoitza eskuratzen dute lan errentari dagokionez. Artero 15.000 tik beherako errenta pertsonala duten pertsonen artean %63,7 emakumeak dira, eta gizonak ez dira %30era iristen.
Bestalde, txirotasuna eta gizarte-bazterketa jasaten dutenen % 82,9-a emakumeak dira. Pobrezia arriskua lau aldiz handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino. Emakumeak : 82,9% Gizonak: 17,1%.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011-01-18)
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-01-18n hartutako erabakiak