Berriak

Eusko Jaurlaritzak adierazi du ETAren desegitea konfirmatzen bada “albiste ona” izango dela eta erabakia “argia” izatea eskatu du

2018-04-19

Eusko Jaurlaritzak,Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernándezen bitartez, adierazi du "oso albiste ona izango dela ETAk desegitea baieztatzen badu". Positibotzat jo du Fernandezek "50-60 urtetako historia beltz bati bukaera" emango liokeelako. “Behin betiko” desagertuko dela “argi geratzea” eskatu du Idazkari Nagusiak.

Eusko Legebiltzarrean hedabideen aurrean egindako balorazioan, Jonan Fernández ez da sartu planteatu den egutegiaren zehaztasunera. Desegitearen terminoak argiak izango diren adi jarraituko dituztela gehitu du Jonan Fernándezek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)