Eu

Ander Añibarro: "Euskadiko gazteriaren erdiak (% 49,6) egunero kontsumitzen du aisia digitala"

2018.eko apirilak 19
  • Gazteen Euskal Behatokiaren adierazle berria aisia digitalari buruz
  • Ander Añibarro:“Garrantzitsua da gazteen joerak eta zaletasunak ezagutzea, politika eraginkorrak programatzeko”
  • Youtubeko bideoak joeren lider:gazteen % 43,1ek ikusten ditu egunero
  • % 14,8k aitortzen du egunero jokatzen duela kontsolekin, ordenagailuko jokoekin edo mugikorrekoekin

VG 19 04 18

Gazteen Euskal Behatokiak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarenak, analisi batean nabarmentzen du “Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 49,6k egunero kontsumitzen duela aisia digitala”. Aisia digitalaren kontsumoa hamar puntu handiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino, eta kontsumoa handiagoa da gazteenen taldean (15-19 urte).

 Behatokiak bere adierazle estatistikoen sisteman adierazle berria sartu du aisiaren, kulturaren eta kirolaren atalean; zehazki, aisia digitalarena. Aisia digitalean sartzen dira kontsolekin jokatzea, ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin, Youtubeko bideoak ikustea, Internetera bideoak igotzea edo blogetan idaztea.

 Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak zehaztu bezala: “definizio horretatik kanpo utzi ditugu aisiako beste jarduera tradizional batzuk, euskarri digitalean egin daitezkeenak edo euskarri digitalik gabe, besteak beste, musika entzuteko, irakurtzeko edo serieak edo filmak ikusteko zaletasuna”.

 "Agerikoa da aisia-modu horiek zein zabalduta dauden, eta are gehiago online egiteko, fitxategiak deskargatu gabe, aukera ematen duten gailuak nagusitu direla kontuan hartzen badugu. Baina nahitaez jokorako gailu digitalak edo Interneteko konexioa behar duten gailu digitaletan zentratu gara. Garrantzitsua da gazteen joerak eta zaletasunak ezagutzea, politika eraginkorrak programatzeko”, esan du Gazteriako zuzendariak.

 Adierazle hori osatzen duten jardueren artean, pisu gehien duena Youtubeko bideoak ikustea da (gazteen % 43,1ek egunero egiten du), gero kontsolekin jokatzea, ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin (% 14,8k aitortu du egunero jokatzen duela horrelako bideojokoekin edo mugikorretarako aplikazioekin).

 “Askoz ere gutxiago dira Internetera egunero bideoak igotzen dituztela diotenak (% 2,2) edo egunero blogetan idazten dutela diotenak (% 1,7). Kasu guztietan, gizonek aitortzen dute egunero emakumeek baino gehiago kontsumitzen dutela, eta horrek azaltzen du zergatik den aisia digitala handiagoa gizonezkoen artean”, esan du Ander Añibarrok.

 Azterlanaren arabera, “aisia-modu horien asteko kontsumoa kontuan hartzen bada, alegia, gutxienez astean behin, ikusten dugu euskal gazteen % 78,3k astero ikusten dituela Youtubeko bideoak, % 38,5ek kontsolekin, ordenagailuko edo mugikorretako jokoekin jokatzen duela, % 6,3k Internetera astero bideoak igotzen dituela eta % 4,9k blogetan gutxienez astean behin idazten duela”.

 Kontsolarekin edo ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin jokatzen duten gizon eta emakume gazteen arteko desberdintasunak are agerikoagoak dira asteko kontsumo-analisi hau egin ondoren; izan ere, aisialdian kontsolarekin edo ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin jokatzen duten gizon gazteek bikoiztu egiten dute emakumeen kopurua (% 50,7k eta % 25,8k, hurrenez hurren).

 Datu horiek guztiak 2016ko lehen hiruhilekoan Euskadin bizi diren 1.500 gazteri eginiko inkesta batean oinarritzen dira; inkestan gai horri eta gaurkotasuneko beste gai batzuei buruz galdetu zen.

 Dagozkion desagregazioak dituen adierazlea Gazteen Euskal Behatokiaren adierazle estatistikoen sisteman aurki daiteke, zehazki aisia, kultura eta kirolaren atalean. Sistema horretan, zenbait gairi buruzko 100 adierazle baino gehiago daude (biztanleria, hezkuntza, lana, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, aisia, kultura eta kirola eta balioak eta jarrerak).

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Kutxabank
    2018.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    La mitad de la juventud de Euskadi (49,6%) consume diariamente ocio digital vía @Irekia https://t.co/zFkMHSoaw2 https://t.co/LYBfxZW0Sz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak