Eu

Eusko Jaurlaritza 4.0 industrian lan egiten duten emakumeak aitortzen dituen “AEDko enpresa sari”en banaketa ekitaldian izan da

2018.eko apirilak 17

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua, eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburua, gaur arratsaldean, “2018ko AEDko Enpresa Sarien” banaketa-ekitaldian izan dira; sariak Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak antolatu ditu. Ekitaldian Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoetako Zuzendari Nagusia, eta Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria izan dira, baita Bizkaiko ekonomia- eta gizarte-ehundurako hainbat pertsonalitate ere.

Hamabigarren edizio honetan, Lourdes Moreno, “Bolueta Engeneering Group”eko Zuzendari Kudeatzaile Bazkidea; Iratxe Zuluaga, “Ariadna Instruments” eta “Merytronic”eko Zuzendari Kudeatzaile Bazkidea; eta Elvira Gallego, “Noatum Container Terminal Bilbao”ko Terminal Managerraren ibilbideak aintzatetsi ditu elkarteak. Aitorpen horien helburua da etorkizuneko gizarterako erreferente diren 4.0 industrian lan egiten duten emakumeak agerian jartzea.

Epaimahaiak, Bizkaiko enpresa eta instituzioetako ordezakariez osatua, aintzat hartu du sarituek emakumeen enpresaratze oso eta eraginkorra ahalbidetu duten prozesu eta politikak ezartzen egin duten lana.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak