Berriak Osasuna
Eu

Elgorri-kasu bat egiaztatu da Bizkaian

2018.eko apirilak 17

Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendaritzak arrisku-kontaktuak detektatzeko eta kutsatuta egon daitezkeen pertsonei txertoa jartzeko indarrean dagoen protokoloa jarri du abian, Bizkaian txertatu gabeko 20 hilabeteko ume batean elgorri-kasu bat izan dela berretsi ondoren. Kasua, duela gutxi Nafarroan izandako beste batzuekin lotuta dago eta baita Irungo bizilagun baten kasuarekin ere.  

Elgorriaz infektatua dagoen haurra beste pertsona batzuekin kontakturik ez dezan izan, hartu beharreko neurri guztiak jarri dira martxan baita arrisku kontaktuak detektatzeko protokoloa ere erlazioa izan duten guztiekin.

2012. urteaz geroztik oraingo brotea artea, ez zen elgorri-kasurik detektatu Euskadin, baina gaixotasun hori ez dago desagerrarazita, inondik ere. Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, gaixotasun horrek Europa osoan gora egin duela egiaztatu da. Zehazki, 14.000 kasu diagnostikatu dira Europako 30 herrialdeetako 28tan.

Osasun Sailak eta Osakidetzak ildo horretan gogorarazi dutenez, bularreko haurrak, oro har, 6-9 hilabeteetara arte babestuta egon ohi dira, amaren antigorputzei esker. Osasun oneko helduei ere txerto jar dakieke, medikuak baloratu beharreko baldintza zehatz batzuen arabera.

Euskadin, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago; Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Berriz ere, azpimarratu beharra dago, zenbaitetan hilgarriak izan daitezkeen gaixotasun infekzioso larriei aurrea hartzeko txertoa jartzearen garrantzia, batetik; eta txertoen egungo segurtasuna, bestetik.

Beste neurri batzuk hartu behar izanez gero, Osasun Sailak eta Osakidetzak egoeraren bilakaeraren berri emango dute.

 

 

Gasteizen, 2018ko, apirilak 16

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aijesukadi1
    2018.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Confirmado un caso de sarampión en Bizkaia en un menor de 20 meses no vacunado ➕ https://t.co/bbMC6hMerT

  • @elenahp21
    2018.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Confirmado un caso de sarampión en Bizkaia en un menor de 20 meses no vacunado ➕ https://t.co/bbMC6hMerT

  • @esaradiez
    2018.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Confirmado un caso de sarampión en Bizkaia en un menor de 20 meses no vacunado ➕ https://t.co/bbMC6hMerT

  • @Avca_Akeb
    2018.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Confirmado un caso de sarampión en Bizkaia https://t.co/ATfV3vKSwy

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    Elgorri-kasu bat egiaztatu da Bizkaian, txertatu gabeko 20 hilabeteko ume batean ➕ https://t.co/13aUb1kMLy