Berriak Lehendakaritza
Eu

Trenbideen sektorea Euskadin erreferente bat dela nabarmendu du Lehendakariak Bilboko World metro & Light Raillive jardunaldian

2018.eko apirilak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak World Metro & Light Raillive-ren XIV. edizioan parte hartu du gaur goizean. Jardunaldia, 15 urtez Londresen egin ondoren, Barakaldoko BECen egingo da, eta bere helburu nagusia da azkeneko teknologiak eta proiektuak ezagutzera ematea trenbide metropolitanoaren eta tranbiaren eremuan, eta “erreferente bat da Euskadin” Lehendakariak azaldu duenez. Lehendakariarekin batera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ere izan da ekitaldian.

BBCko kazetari Nicholas Owenek gidatutako jardunaldian Urkulluk esku hartu duenean, nabarmendu du sektore honen joera positiboa dela agertoki globalean eta, adierazleen arabera, “urteko % 3ko batez besteko hazkunde-tasa kalkulatzen da datozen 4 urteetan”. Hala, Lehendakariak jakinarazi duenez, trenbideen industriak 7.200 pertsonari ematen die enplegua Euskadin eta sektoreari lotutako euskal enpresek 1.700 milioi euroko balio globala esportatzen dute. “Enpresa horien maila teknologikoak ahalbidetzen du erronka berrietan aitzindari izatea eta digitalizazioa eta produktu adimendunen fabrikazioa bezalako prozesuei aurre egitea”, zehaztu du Lehendakariak.

Gainera, Urkulluk azpimarratu duenez, euskal instituzioen aldetik “argia da” halako garraiobideen aldeko apustua eta emaitzek adierazten dute bere ezarpena eta hazkunde etengabea bere erabileran. “Kalitateko garraioaren alde egiten dugu apustu eta oso zerbitzu fidagarria dugu, maiztasun lehiakorrekin eta segurtasun-maila handiarekin”, nabarmendu du.

Horren haritik, Urkulluk adierazi dienez bertaratuei, Euskadik sistema integrala eta intermodala eskaintzen du, Tranbia, hiri barruko Trena, Metroa edo Abiadura handia konbinatzen dituena, eta azken azpiegitura horretan "bultzada handia" izan da: “Orain, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan exekutatzen diharduen 17 tarteetatik 12 amaituta daude, definituta ditugu euskal hiriburuetarako sarbideak eta desblokeatu egin da Bergarako korapiloa”, eta gaineratu du euskal Y-ak “lekualdaketa modala ahalbidetuko du trenbiderantz eta lagundu egingo du autobideen sarea arintzen”.

Terrapinn-eko zuzendari Sean Willis, Mafex-eko lehendakari Víctor Ruiz, Barakaldoko Udaleko alkate Amaia del Campo, Arantxa Tapia sailburua eta BECeko zuzendari Xabier Basañez izan dira Lehendakariari harrera egiten. Bestalde, gaurko jardunaldian, elkarraldi labur bat izan du ondokoekin: Alex Arriola, SPRI taldekoa; Imanol Leza, Euskotrenekoa; Eneko Arruabarrena, Metro Bilbaokoa; Aitor Garitano, ETSekoa; Mark Wild, London Underground-ekoa; Phillip Washington, La Metrokoa; eta Pedro Fortea, Mafex-eko zuzendari nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak