Berriak Hezkuntza
Eu

1,3 milioi euro ikastetxeko hizkuntza-proiektuak garatzeko (Gobernu Biulera 2018-04-17)

2018.eko apirilak 17

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindu bat, hauek euren hizkuntza-proiektuak gara ditzaten. 

Aipaturiko ikastetxe horiek deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta, 2018-2019 ikasturtean, berrikuntza-proiektuak egiten badituzte ikastetxeko hizkuntza-proiektua garatzeko modalitate hauetakoren batean: 

  • Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, irakurketa-plana lehentasuntzat hartuta eta hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren ikuspuntutik garatuta.
  • Ikastetxeko hizkuntza-proiektu eleaniztuna, euskara ardatz hartuta eta curriculum-alor edo -gaiak atzerriko hizkuntzetan irakastean zentratuta. 

Deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira irakasleen prestakuntza jarduerak, beti ere ikastetxeko hizkuntza-proiektua garatzeko berrikuntza-proiektuei loturikoak. Hala nola: 

  -  Prestakuntza-jarduerak, Irakurketa Planaren diseinuari eta garapenari lotuak.

  -  Prestakuntza-jarduerak, ikasleen irakurmena garatzen laguntzeko metodologia aktibo eta berritzaileekin zerikusia dutenak (batez ere, euskaraz).

  -  Prestakuntza-jarduerak, alor eta gai guztietako irakasleei zuzenduak, ikasleen komunikazio-gaitasunaren garapena hobetu eta hizkuntzen tratamendu integratua eta integralari ekiteko.

  -  Prestakuntza-jarduerak, hizkuntzen irakaskuntzarekin eta atzerriko hizkuntzan ematen diren gaien irakaskuntzarekin zerikusia dutenak, metodologia aktibo eta berritzaileak garatzeko, hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala sustatze aldera. 

Deialdi honek 1.332.000 euroko zenbatekoa du orotara. Nortasun juridikoa eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu edo araudi-harremanak dituzten federazio edo elkarteek izango dute diru-laguntza horiek jasotzeko aukera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta estatu mailako ikastetxeek osatu ahal izango dituzte federazio edo elkarte horiek, baina estatu mailako ikastetxeek osatutakoek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza, hizkuntza-proiektua Euskadiko ikastetxeetan gauzatu beharko dute, hiru ikastetxe gutxienez EAEn izan beharko dituzte kokatuta eta itunpeko gelen guztizkoa 50ekoa edo 50etik gorakoa izan beharko dute. 

2017-2018 ikasturte honetan Eleaniztasunerantz programan parte hartzen ari diren 302 ikastetxe daude orotara Euskadin, publikoak nahiz itunpekoak, eta beraz, euren Hizkuntza Proiektu Eleanitza garatzen ari direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko