Eu

Eusko Jaurlaritzak, Eraberean sarearen bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, gizarte diskriminazioaren eta bazterketaren aurka borrokatzeko, aniztasuna eta tolerantzia sustatzeko eta gizarte justizia lortzeko (Gobernu Bilera 2018-04-17)

2018.eko apirilak 17

Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez sustatzen duen Eraberean Sareak –bertan daude immigrazioaren eremuan eta ijitoen eta LGTBI kolektiboaren sustapenean modu esanguratsuan lanean ari diren zenbait gizarte-erakunde– lankidetza-hitzarmena sinatuko du Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoarekin. 

Hitzarmenaren helburua da funtsean baterako lan-dinamikak garatu ahal izateko espazioa eratzeko harremana formalizatzea, ulertzen baita gizarte-diskriminazioaren eta -bazterketaren aurka borrokatzeko, aniztasuna eta tolerantzia sustatzeko eta gizarte-justizia lortzeko ezagutza teoriko eta praktikoen elkarrekiko fluxuaren bidez, sinergia bat sortu ahalko dela eta, azken beltzean, horren bitartez helburuak lortu ahalko direla, baterako ikuspegiaz edo ikuspegi partekatuaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko