Eu

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroren laguntzak iragarri ditu landa guneen garapen sozioekonomikorako (Gobernu Bilera 2018-04-17)

2018.eko apirilak 17

Enpresak sortu eta modernizatzeko, azpiegiturak eraiki eta konpontzeko eta etxebizitzak hobetzeko inbertsioak egiten lagunduko dute

Pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoek zein pribatuek, eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Euskal Herriko Leader guneetako udalerrietan kokatuta badaude 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak emandako agindu baten bitartez, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroren laguntzak iragarri ditu LEADER gunean sartzen diren landa udalerriak bultzatu eta garatzeko, eta haien dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko. Euskal Herriko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren barruko laguntzak dira, eta haien helburua da 2018an enpresak sortu, handitu eta modernizatzea, besteren konturako langileak kontratatzea, azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak eraiki eta konpontzea, eta etxebizitzarako irispidea hobetzea. 

Laguntzen aplikazio eremu geografikoan sartzen dira Leader gunerako aukeratutako udalerri guztiak (122 udalerri guztira, non 93.000 lagunetik gora bizi diren). Diru laguntza ez-itzulgarritzat jotzen dira laguntzak, eta laguntzen onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak, izaera juridikoa edukita zein ez, edo edozein eratako unitate ekonomiko edo ondare bereizia, izaera juridikoa eduki ez arren esandako udalerrietan aurreikusitako proiektuak eta jarduerak egin baditzakete. 

Diru zuzkidura 

“FEADER” Landa Garapenerako Nekazaritza Fondo Europarraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira laguntzak, 2015-2020 Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera. 

Aurrekontuko kredituak honetarako laguntza lerroetarako dira: 

  • Nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko (Start Up
  • Enpresak sortu, handitu eta modernitzatzeko inbertsioetarako.
  • Besteren konturako kontrataziorako.
  • Azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta udalerriak berritzeko.
  • Etxebizitzarako

2018ko ekitaldirako, beste 3.766.725,00 euro gehiago erabiliko dira, Euskal Herriko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan Batzordeak onartutako finantzaketaren osagarri gisa, eta diru kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura baino ez dira finatzatuko. 

Eskabideen aurkezpena 

Eskatzaileek dokumentazio orokorra eta laguntza lerro bakoitzerako dokumentazio berezia aurkeztu beharko dituzte, bi aletan, «MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea»-n, Toki Ekintzarako Taldea baita, agindu arautzaileak zehazten duenaren arabera. Eskabide orria, III. eranskinean doana, www.nasdap.ejgv.euskadi.eus web gunean egongo da eskuragarri. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitu eta hurrengo egunean kontatzen hasita; halere, epe hori baino lehen aurkeztutako eskaerak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren ekitaldiaren barruan aurkezten badira. 

Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza arduratuko da programa kudeatzeaz, eta «MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea»-rekin batera arituko da horretan, zeinak, Toki Ekintzarako Taldea den heinean, eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aztertuko baititu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko