Eu

Eusko Jaurlaritzak espainiako gobernuari eskatu dio ADIF-en azken katalogotik Euskadiren eskumen esklusibokoak diren bi tren linea kentzeko (Gobernu Bilera 2018-04-17)

2018.eko apirilak 17

08-782-Basurtu Ospitalea-Ariz eta 08-784-Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira; biak doaz osorik Euskaditik, eta Konstituzio Auzitegiak Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direlako irizpena eman du

Eusko Jaurlaritzak bi hileko epean “Eskualdatzeen Batzorde Mistoa” deitzeko eskatzen du, eskualdatze horrekin uda aurretik amaitzeko 

Gobernu Kontseiluak onetsi du, gaur, Espainiako Gobernuari ADIFek bere interes orokorreko linea-sare eta tarteetan eginiko azken eguneratzetik bi tren-linea kentzeko eskatzea; horiek osorik doaz Euskaditik. Errekerimendu hori ez bada aintzat hartzen, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko beharrezko aurretiko urratsa da, Espainiako Gobernuak bere eskumenen eremutik Euskadiren titulartasunekoak diren bi lineak kentzeko. 

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen txostenaren arabera, Espainako Gobernuak “ADIFen sareari buruzko Adierazpena”ren beste eguneratze bat onetsi du 2018rako. Katalogo horrek 08-782-Basurtu Ospitalea-Ariz eta 08-784-Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak jaso ditu, eta eskumen hori Euskadiri dagokio, Konstituzio Auzitegiaren 124/2016 Epaiaren arabera. 

ESKUALDATZEEN BATZORDE MISTOA 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, ulertezina da bi trenbide-linea horiek eskualdatzeko atzerapena. Eskualdatze hori aurtengo urtearen hasieran gauzatzea aurreikusten zen, Gobernu Kontseiluari, 2017ko uztailaren 18an, jakinarazi bezala. Horrela, Espainiako Gobernuari eskatzen dio izapide egokiak has ditzan, gehienez bi hileko epean, “Eskualdatzeen Batzorde Mistoa” deitzeko, hartutako konpromisoaren arabera dagokion eskualdatzearekin bukatzeko, Espainiako Gobernuak, arrazoirik gabe, blokeatuta daukana. 

11 LINEA 

Bi linea horiek osorik igarotzen dira Euskal Autonomia Erkidegotik; Eusko Jaurlaritzak trenbideen eta herri-lanen inguruko eskumena betetzeko (Gernikako Estatutuaren 10.32 eta 10.33 artikuluetan jasotzen da) aldarrikatzen dituen 11 tarteetako 2 baino ez dira. Eusko Jaurlaritzaren aldarrikapen historikoa da, eta gainera, “XI. Legegintzaldiko Gobernu Programa”ren 38. eta 173. puntuetan ere jasotzen da, eta bete gabe dauden eskualdatzeei buruzko txostenaren eguneraketako 5. fitxan laburbiltzen dira. Txostena Eusko Legebiltzarrera eta Espainako Gobernura bidalita dago. 

Eusko Jaurlaritzak trenbide-azpiegituren titulartasuna eta administrazioa aldarrikatzen ditu, azpiegitura eta Euskaditik igaro diren trenbide-lineak eta -zerbitzuak arautu, ustiatu eta kudeatu ahal izateko:  

BIDAIARIAK:  

  • 100: Irun-Brinkola.
  • 700: Bilbo/Urduña
  • 720: Bilbo/Abando-Santurtzi.
  • 722: Desertu/Barakaldo-Muskiz.
  • 780: Bilbo/La Concordia-Irauregi
  • 790: Bilbo-Balmaseda.

SALGAIAK: 

  • 724: Bilbo-Santurtzi
  • 201: Pasaiako Portua
  • 481: Bilboko Portua  
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko