Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lankide boluntarioak Nazio Batuek hegoaldeko herrialdeetan dituzten bulegoetan partehartzeko beka deialdia onartu du, 300.000 eurokoa izango delarik (Gobernu Bilera 2018-04-17)

2018.eko apirilak 17

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Nazio Batuen Sistemaren parte diren nazioarteko erakundeei eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiari, pobretutako herrialdeetan erakunde horiek garatzen dituzten proiektuetan parte hartzen duten  langile boluntarioei beka emateko. 

Diru-laguntzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) kudeatuko ditu eta Nazio Batuekin lotura duten erakundeak edo pertsona juridikoak aurkezten dituzten hautagaitzen bitartez emango dira. Diru-laguntza horiek guztira 300.000 eurokoak izango dira. Beka bakoitzaren dotazioa 18.000 euro urtero izango da. 

Beka horiekin, GLEAk bultzatu nahi du eskatutako profiletarako prestakuntza eta gaitasun profesional egokia duten Euskadiko lankide boluntarioak lan horietan sartzea, Nazio Batuak Latinoamerikan, Asian eta Afrikan dituzten agentzia, fondo eta programen bulegoetan, hain zuzen. 

1997tik, 765 pertsonatik gora hartu dute parte programa horretan eta giza garapen iraunkorraren eta giza eskubideen babesaren garapenean lagundu dute. Horretaz gain, asko izan dira gero nazioarteko lankidetza garatzen jarraitu dutenak eta Nazio Batuen Sisteman erabat murgildu direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko