Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia: Euskal gizartea “diasporizatu” eta kanpoan den Euskal Komunitatea indartu

2018.eko apirilak 20

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2020. urterako Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia (EBC) egoera global berrira egokitzeko egindako eguneratzea aurkeztu zuen Euskalduna jauregian joan zen urtarrilaren 24an. Estrategia hori jasotzen duen liburukiak orain dela gutxi argitaratu da papelean. Kanpoan den Euskal Komunitateari dagokionez, Estrategiak ondorengo lau ekimen-multzoei ekiteko proposatzen du: 1) Euskal Etxeen sarea finkatzea; 2) XXI mendeko euskal komunitate globala eraikitzen aurrera egitea; 3) Euskadin diasporari buruzko ezaupidea sustatzea; 4) Atzerriko Euskal komunitatearentzako arreta finkatzea.

Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarretik eta “Diasporizatu!” goiburupean sortutako Erakunde Ekintzako Lau Urteko Planean oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak noranzko bitan egingo du lan: kanpoan den Euskal Komunitatearekiko harremanak estutuaz, presentzia duten gizarteetan Euskadiren interesak sustatzeko elementu estrategiko eta lehentasunezkoa baita; eta Euskadin diasporari buruzko ezagutza bultzatuz, euskal diaspora Euskal identitatea eta kultura munduan zabaltzeko jokatzen ari den rola goraipatzeko.

Horrela, eta alde batetik, atzerriko euskal komunitatearekiko arreta eta harremana handitu egingo da, bai diaspora tradizionala osatzen dutenekin euskal etxeak finkatuaz, bai XXI. mendeko diaspora berriarekin, horien beharrak identifikatu eta balioetsi ondoren erantzuna emango baitzaie. Bestalde, “Diasporizatu!” goiburuarekin koherentzia bete-betekoan, euskal diasporari buruzko ezagutza sustatzeari ekingo zaio, kanpoan den euskal komunitateek Euskadi Herrialde gisa nazioartean proiektatzen egin duten ekarpen eta laguntza historikoaz euskal gizarte garaikidea kontziente egiteko.

Horretarako Kanpoan den Euskal Komuniteak (euskal diasporan Estrategiaren bultzatzailea den heinean) ondorengo jarduerak aurreikusten ditu:

1       Euskal Etxeen sarea finkatzea 

Euskal Etxeen sarea finkatzeari bultzada ematea, haien jarduera eta funtzionamendua sustatuaz, bereziki haiek IKetara gehitzeari esker, horren ondorioz bai Euskal erakundeekin bai sarearen beraren barruan komunikazio hobeak izate aldera.

2       XXI. mendeko Euskal Komunitatea

Euskal Komunitate globala eraikitzen aurrera egitea, XXI. mendeko emigrante profil berriaren berariazko beharrak identifikatuaz: profil berri honetarako sektore publikotik laguntza eta berme mekanismo berriak ezarri, diaspora berriaren eta diaspora tradizionalaren arteko eragin-truke eta komunikazio elementu gisa Basque Global Network Sarea indartuaz, eta Gaztemundu programan gazteek parte hartzea bultzatuaz, izan ere zuzendaritza taldeen belaunaldi txanda berritzen baitu eta bazkide aktiboen multzoa gaztetu egiten baitu euskal etxeetan.

3       Euskadin diasporari buruzko ezaupidea sustatzea

Euskadin diaspora ezagutzeko ekinbideak bultzatzea, Diaspora Eguna (Azaroak 8) eta Euskal Diasporaren Artxiboa, esate baterako.

4      Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako arreta

Kanpoan den Euskal Komunitatearen arreta finkatzea: larrialdi egoeretan dauden familia unitateei laguntza ematea, Euskadira itzultzean aholkua eta laguntza ematea, eta atzerrian larrialdian edo hondamendiak gertatuz gero erreta ematea, betiere Idazkaritzaren eskumen eta baliabideen esparruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak