Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik Fiturreko standera eramango du teknologia berrien alde egiten ari den apustua

2011.eko urtarrilak 17

Eusko Jaurlaritzak 2010ean sarituriko standa birmoldatu du eta Euskadi osoan zeharreko ibilbidea ere sartu du

Euskadik beste urte batez parte hartuko du Fiturren, Espainiako turismo-feria garrantzitsuenean, urtarrilaren 19tik (asteazkena) 23ra (igandea) bitarte. Aurtengo 31. edizioan, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren eta teknologia berrien aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzak.

Iaz marka turistikoa estreinatu zuen, 'Euskadi goza ezazu', eta aurten, aldiz, bere nobedade aipagarrienak eramango ditu Madrilgo Turismoari buruzko Nazioarteko Feriara, horietako asko Internet eta gizarte-sareei buruzko estrategia berriekin loturikoak. Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrila izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru inaugurazioan.

Euskadik, 2010ean autonomia-erkidegoen kategorian Fiturreko stand onenari emandako saria irabazi zuenak, birmoldatu egingo du aurten 1.000 metro karratuko bere gunea Ifemako 9. pabiloian.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak kudeaturiko standari esker, erakundearen nobedadeak jarraitu ahalko ditugu: euskadisaboreala.es, Euskadiko enbaxadoreei zuzendurikoa, anonimoak zein pertsonaia ezagunak direla, eta www.tveuskadi.net, Eusko Jaurlaritzaren Turismoari buruzko Internet bidezko telebista berria, horren bidez jarrai baitaitezke Euskadin izaten diren gertakari garrantzitsuenak eta ikus baitaitezke erakargarri garrantzitsuenak biltzen dituzten bideoak: gastronomia, enologia, ibilbideak, bilera-turismoa, hiri-ihesaldiak eta abar.

Euskadi osoan zeharreko ibilbide betea egiten du standak. Kanpo-aurkezpenari dagokionez, gune ikusgarria da, Euskadiko eskaintza turistiko nagusiak bertan ikus daitezkeen bideoak erakusten dituena pantaila erraldoi batekin.


Kanpoaldeak, bere ertzetako hirutan jarritako kartoi-kutxen joko dinamiko batean oinarrituta egindakoak, itxura ekologiko eta berrerabilgarria ematen dio, Euskadiko produktuei buruzko grafika-ikonografika batekin, hala nola:

  • Hiru hiriburuak, Gasteizko Santa Maria Katedralaren triforioak ordezkatzen dituena, Donostiako Haizearen Orrazea eta Guggenheim Bilbao Museoaren Armiarma
  • Euskal Kostaldea
  • Berde eta Naturala
  • Arabako Errioxa

Standak iaz horrenbesterako arrakasta izan zuen maleten kontzeptua atxikitzen du, eta berrikuntza-osagai bat eransten dio. Telebista set jarri dute, euskal turismoaren azken nobedadeak teknologia berrien bidez jarraitu ahalko dira eta standean gertatzen den guztia jarraitu ahalko da www.tveuskadi.net webgunearen bidez ematen diren erreportaje guztiei esker.

Gunearen barrualdeak plaza handi bat du puntu neuralgikotzat, aireko lau pantaila handirekin (kubo gisa) Euskadiri buruzko bideoaren eta enbaxadoreei buruzko bideoen proiekzioekin. Bertan daude, halaber, mostradore guztiak: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Euskal Kostaldea, Berdea eta naturala eta Arabako Errioxa.

Mostradore bakoitzaren atzean egongo dira marka bakoitzari dagozkion maletak, iazko standean erabilitakoak. Horietaz gain, eta nobedade gisa, naturarako bigarren gune bat ere izango da, 'Natura eta abentura' deiturikoa, eta bertan bilduko dira produktu berriak, hots, Surfinga, Birdinga (hegaztiak begiztatzea), BTTa eta Senderismoa.

 

Zentro horretan bertan egongo da Ipad-'Ikutu eta sinetsi' gunea, jendeari oro har zabaldurikoa, eta bertan Euskadiri buruzko informazioa ezagutu eta bilatu ahalko da honako webgune hauen bidez: euskaditurismo.net; euskadisaboreala.es, www.tveuskadi.net.

Arista enpresak diseinaturiko standak sukaldea, taberna-gizartegunea, bulegoak eta langune bat ere izango ditu egun profesionaletan (asteazkena, osteguna eta ostirala).

Omenaldia 'enbaxadore' anonimoei

Gune hori bera egokitu egingo da larunbatean, hilak 22, ekintza berezi batean. Standera hurbilduko diren 'enbaxadore' anonimoei egingo zaien omenaldi bat izango da. Euskadi 2.500 'enbaxadore' baino gehiago ditu, euskadisaboreala.es webgunaren bidez eta Facebookeko 'Yo también soy embajador/a de Euskadi' profilaren bidez batu direnak.

Hain zuzen ere, joan den asteazkenean antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 'enbaxadoreei' egindako omenaldi bat Tapizen Erregeen Fabrikan, Patxi Lopez lehendakaria buruz izan zen, eta erakundeen, enpresaren, kulturaren, kirolaren eta zinemaren arloko 600 lagun baino gehiago bildu ziren bertan.

Eusko Jaurlaritzak, bere eskaintza zabala Fiturren erakusten duen aldi berean, sustapen turistikoko lan handia egiten ari da aste honetan Arabiar Emirerri Batuetan eta Qatarren. Turismoko zuzendari Isabel Muelak, lehendakaria buru duen enpresa-misioko kideak, zenbait elkarraldi aurreikusi ditu herrialde horietako turismo-sektoreko turoperadore eta ordezkariekin.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan