Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak larrialdietako APP berria jarri du abian jende guztiarentzat, eta irisgarria da telefonoz komunikatzerik ez duten pertsonentzat

2018.eko apirilak 18

GPS posizionamenduari esker azkarrago erantzun ahal izango zaie osasunaren eta poliziaren arloan edo bestelakoetan sortzen diren premiei

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak gaur aurkeztu du Larrialdiak Kudeatzeko Txurdinagako Zentroan larrialdietako APP berria. APP horri esker erraz eta zuzenean komunikatu ahal izango dira 112 SOS DEIAK Koordinazio Zentroarekin bai entzumen edo mintzamen arazoak dituzten pertsonak bai herritar guztiak, oro har.

APP irisgarriari esker entzumen edo mintzamen zailtasunak dituzten pertsonak 112rekin komunikatu ahal izango dira grafikoen bidez eta 112-SOS DEIAK operazio-pantailan zuzenean ikusi ahal izango den txat baten bidez, erabiltzaileek gertaerari buruz egoki irizten duten informazioa eman ahal izan dezaten.

Dispositibo mugikor berria doakoa da, eta 112 telefonoaren operadoreekin botoia sakatuta bakarrik komunikatzeko aukera ematen du. Aktibatuta badago deia hasten den une berean bidaltzen du GPS seinalea, eta horri esker balio handikoa izango da bereziki trafiko-istripuetan, mendiko bilaketa-lanetan, eta abarretan, lokalizazio zehatza beste zailtasun bat gehiago izaten den kasuetan, alegia.

Aldi berean, GPS posizionamenduari esker azkar erantzun ahal izango zaie komunikatzeko ezintasunen bat duten pertsonei, posizioa automatikoki lortzen baitu azalpenik eman beharrik izan gabe.

“Larrialdietako 112ren APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktibatu dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Horri esker zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio”, adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

112-SOS DEIAK zerbitzuaren APPa Android eta iOS sistemetan jaits daiteke, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arartekomapak
    2018.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Seguridad lanza una nueva APP de emergencias dirigida al público en general y más accesible para las personas co... https://t.co/lhDfb0AdQq

  • @arartekomapak
    2018.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak larrialdietako APP berria jarri du abian jende guztiarentzat, eta #irisgarria da telefonoz komu... https://t.co/eHw1MVp7NH

  • @eduardoamoros
    2018.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Seguridad lanza una nueva APP de emergencias dirigida al público en general y más accesible para las personas co... https://t.co/D8GdpqkF0x

Ekitaldiko kargudunak