Eu

134 abelburu eskeiniko dira asteburu honetan ospatuko den Arkautiko Ganadu Enkante Ofizialean

2018.eko apirilak 16

Euskadiko Abere Ustiategien Lehiaketako lau irabazleei sariak emango zaizkie.

Asteburu honetan egingo da Abere Enkante Ofizialaren beste ekitaldi bat, Arkautin; urteko enkante garrantzitsuena da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta enkanteen egutegi nazionalekoa den bakarra. EHAHE elkarteak antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak babestu du, eta Arabako Foru Aldundiak laguntza eman du. Aurten ere, ehunka lagun bilduko ditu Arkautiko Nekazaritza Eskolan, non 134 behi, ardi eta zaldi eskainiko baitira.

Asteburuko une gorena igandeko 12:00etan izango da, abere hauek jendaurrera agertzen direnean: euskal mendietako hazitarako 6 zaldi, 87 behi piriniotar (8 ar eta 79 eme), terreña arrazako 11 behi (4 ar eta 7 eme) eta latxa arrazako 30 ardi (16 latxa aurpegi zuri eta 14 latxa aurpegi beltz).

Aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, Arabako Nekazaritzako diputatuak, Eduardo Aguinacok eta EHAHE Elkartearen Arduradunak Koldo Bilbaok, parte hartu dute.

Galdu ezineko ekitaldia da, ez soilik Euskadiko jendearentzat; ganadutegi ugari bilduta enkante egun erakargarri batean. Eusko Jaurlaritzatik beti babestu dugu ekitaldi hau, abeltzaintza sektoreak bere animalien baldintzak hobetzeko eta horrela, Euskadiko Lehen Sektorea lehiakorragoa bihurtzeko egiten dituzten ahaleginak balioan jartzeko”, azaldu du Ikerne Zuluaga Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak.

Aurkezpenean izan da EHAHE-ko arduradun Koldo Bilbao ere, zeinak azaldu baitu parte hartzaileek larunbatean ere zain izango duten agenda bete-betea. “Inaugurazioa 10:00etan izango da, eta hortik aurrera abian izango da enkantean eskainiko diren animalien erakusketa. Gero, adituek zenbait hitzaldi emango dituzte eta Label produktuen dastatzea izango da, eta 13:30ean, Euskadiko Abere Ustiategien Lehiaketako sariak emango dira”, azaldu du.

Hain zuzen, ekitaldiaren azken zati hori hartu du hizpide Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko diputatuak, eta azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko Abere Ustiategien Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa egingo dela 2018 honetan. “Lehiaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Belar Siloratze Lehiaketaren hurrengo urratsa da; siloratze lehiaketa hamabi urtez egin zen, 1988tik 1999ra bitartean, eta abere ustiategietan ematen zen bazkaren kalitatea hobetzea zuen lehentasunezko helburu”, adierazi du; “Lehiaketaren helburua da abeltzaintzako ustiategiak teknologia aldetik berritzen laguntzea, akuilatze eta zabalkunderako tresna baten bitartez, alegia, nekazaritzako lehiaketen bitartez”.

Saritu nahi dira duten maila tekniko eta ekonomikoarengatik ez-ezik, baliabideak era jasangarrian kudeatzeko produkzio metodoak erabiltzeagatik ere nabarmentzen diren ustiategiak. Garai batean, 3 atal zeuden: haragitarako behia, esnetarako behia eta esnetarako ardia; 2016an, ordea, laugarren atala sartu zen: lurralde historiko bakoitzeko ustiategian ekoitzi eta bildutako kalitate oneneko bazka (siloa – belar iharra).

Horrenbestez, 2018an, Araban honako hauek izango dira irabazleak: Lucas Múgica Foronda, haragitarako behien atalean; Uriburu, esnetarako behienean; Azkarra, esnetarako ardienean; eta Asoloste, kalitate oneneko bazkaren atalean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Aguinaco y Koldo Bilbao