Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Barakaldok datozen urteotan 300 BOE berri izango ditu

2011.eko urtarrilak 17

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak, Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek eta Etxebizitzako sailburuorde Maripaz Larrumbidek, babespeko etxebizitzen arloan Barakaldon martxan jarrita dauden zenbait proiektu bisitatu dituzte.

Proiektu horien artean dago Pormetxetan alokairurako 59 etxebizitza eraikitzeko obrak, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoak, hain zuzen. 6,3 milioi euroko aurrekontua dute obra horiek, azaroaren erdian hasi ziren eta 2013. urteko hasieran amaituko dira.

Guztira, 59 etxebizitza eraikiko dira, trasteleku eta guzti, baita 74 garaje ere. Merkataritzako 1.023 m2 ere lortuko dira.

El Carmen kaleko lurzoruak ere bisitatu dituzte sailburuak eta alkateak. Lurzoru horietan Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bitartez, babes ofizialeko beste 243 etxebizitza sustatuko ditu, hain zuzen ere lau lur-sailetan eta alineatutako lau etxebizitza-bloketan. Inguru honetan 2010ean eraitsitako erakinetako 17 familia Pormetxetan eraikiko diren etxebizitzetan birkokatuko dituzte.

Sustapen honetako proiektuak lehiaketa-fasean daude. Obren lizitazioa 2012ko lehen hiruhilekoan egingo da.

Hiriber

Agintari biek Arrontegiko ingurua ere bisitatu dute. Laster hasiko dira inguru horretako urbanizatze-obrak. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuen irailean, 900.000 euro hain zuzen ere, hiru-eremuak birgaitzeko Hiriber programaren barruan. Arrontegiko 12 EU urbanizatzeko proiektua da, 1,6 milioi euroko aurrekontua duena.

Proiektuan sartuta dauden urbanizatze-obren helburua babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko erabiliko diren orubeak merkaturatzea da. 161 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita.  Lizitazio-fasean dago proiektua eta urbanizatze-obrak urte amaiera baino lehen amaitzekoak dira.

Beste proiektu batzuk: Arrontegi auzoko urbanizazioa, IV. fasea

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko diru-laguntza eman zuen Arrontegi urbanizatzeko. Esku-hartzeen artean daude Arrontegi auzoko zenbait kale berriz urbanizatzea, zerbitzuak eta azpiegiturak berritzea, zoladurak, espaloiei eta galtzadei neurri berriak ezartzea, eta abar. Obra horiek hiru fasetan burutzen ari dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)