Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “Euskadik lehen mailako arreta eredu ona eta giza kapital onena ditu: Osakidetzako profesionalak”

2018.eko apirilak 13

Apirilaren 12a, Lehen mailako Arretaren Mundu Eguna

 

JON DARPÓN:“EUSKADIK LEHEN MAILAKO ARRETA EREDU ONA ETA GIZA KAPITAL ONENA DITU:OSAKIDETZAKO PROFESIONALAK”

Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute Lehen mailako Arreta aintzat hartu beharrarekin; baita osasun-zentroetako profesionalen taldeek egiten duten lan handia nabarmendu dute, ezinbestekotzat joaz, erronka demografikoei aurre egiteko eta Osakidetza osasun publikoko, unibertsaleko eta kalitateko zerbitzuaren erreferente dela bermatzeko

 

Osasun Mundu Egunak “Lehen mailako Arretaren Mundu Egun” gisa adierazitako egunean, Jon Darpón sailburuak egunero Euskadiko osasun-zentroetako eta anbulatorioetako profesionalek (medikuak, erizaintzako langileak, emaginak, administraziokoak, pertsonal ez-sanitarioak eta abar) egiten duten lan handia nabarmendu du. Sailburuak zentzu horretan berretsi du Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arretaren alde eta gure osasun publikoa, unibertsala, zuzena eta kalitatekoa babestearen alde eginiko apustua, pertsonen osasuna eta ongizatea bermatzen laguntzeko.

Osasun sailburuak adierazi du, erakundeek, profesionalen eta herritarrek, oro har, azken 35 urteotan eginiko ahalegin handiari esker, Euskadik lehen mailako arreta-eredu on bat duela, eraginkorra, euskal gizartearen balioespenai eta babesa daukana, eta emaitza onak lortzen lagundu duena, zuzentasunez eta arrazoizko kostu jasangarrian.

Eredu horren indarra, gogora ekarri duen bezala, zenbait ezaugarritan oinarritzen da:

-Bere irisgarritasun handia:  134 osasun-zentro eta 196 kontsultategi, 3 lurralde historikoetan banatuta.                                                                                                                                                                                             

-Bere profesionalak: gaur egun, familia-medikuntzako 1.585 profesional ditu Osakidetzak, batez beste, 1.450 pertsonari arreta ematen dietenak; 307 pediatra, batez beste 890 haurri arreta eskeintzeko; eta 1.855 erizain.

-Profesionalek ebazteko duten gaitasuna. “Pertsonen osasun orokorroraren espezialistak” dira, zuzenean osasun-arazo gehienak konpontzeko edo osasun-baliabide egokienera bideratzeko gai. 

-Profesional-talde horrek gure bizitzan zehar eskaintzen duen asistentziaren jarraitutasuna; jaiotzen garenetik geure bizitzen amaieraraino, pazientearen osasun beharren ikuspegi orokor batekin eta beti gertu.

Hala ere, sailburuak berak nabarmendu bezala, etengabeko hobekuntzaren alde apustu egiten eta adi egoten jarraitu behar da; biztanleriaren zahartzeari, profesionalen belaunaldi-txandakatzeari eta medikuen erabateko baliatzeari aurre egiteko.

Hori horrela esan du barnean, dagoeneko, tartean diren eragileekin ari direla lanean, “Euskadin Lehen mailako Arretarako Estrategia” baten  gainean, zeinak, guztion ekarpenen bidez, lehen mailako arreta sendotzeko 7 ildo estrategiko dituen.

Era berean, Osasun Saila eta Osakidetza bat datoz Lehen mailako Arretako Medikuen Foroaren Helburuen Dekalogoarekin, mundu eguna dela eta aurkeztu den dokumentuan jaso diren helburu ugari, Euskadin, dagoeneko, bete egiten badira ere.

LEHEN MAILAKO ARRETARAKO JARDUERA

2017an, Euskadin, bai familia-medikuntzako, bai erizaintzako  kontsultetan jarduera iraunkor mantentzen da, pediatrian zertxobait jaitsi den bitartean. Paziente bakoitzari eskeintzen zaion arreta-denborak 10 minutu ingurukoak dira.

Gainera, Euskadin, familia-medikuen, erizainen eta pediatren batez bestekoa Estatuko batez bestekoaren gainetik dago (medikuak 0,8 eta erizainak 0,7). Era berean, profesional bakoitzari esleitutako pazienteen kopuruak egokituta daude, Estatuko batez bestekoaren azpitik, betiere.

Bestalde, Lehen mailako Arretaren kostua Osakidetzaren gastu osoaren %15,5 da, gaur egun.

Horrez gain, azpimarragarria da, oso, osasun-zentroetan garatzen diren programetan egiten den lana: paziente kronikoarena, paziente pluripatologikoarena, paziente aktiboarena, umearentzako arretarena, txertoena, arrisku kardiobaskularraren prebentzioarena (tentsio arterialaren kontrola, diabetesa, obesitatea, tabakoa), baheketa-programak eta esku-hartze komunitarioarena (elkarlana elkarte, udal, ikastetxe eta osasun publikoarekin, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko).

Zifretan, 2017an, guztira, 11.648.197 KONTSULTA MEDIKO egin ziren, kontsulta telefonikoak barne, herritarren balorazio oso altua dutenak, osasun-sistemarako irisgarritasuna errazten baitute.

ERIZAINTZAren eremuan, 2017an, 3.684.421 kontsulta egin ziren. Zifra hori 2016ko aldi berekoaren oso antzekoa izan zen, hainbat modalitatetan: kontsultak osasun-zentroan, etxean, erizaintzako teknikak eta prozedurak…

PEDIATRIA, berriz, balorazio onenetako bat jasotzeaz gain, munduko beste osasun sistemekin alderatuta gehien bereizten gaituen arloa da gurean. Bertan, jardueraren %3,1eko beherakada izan zen, jaiotze kopuruen urritzearen ondorioz, hain zuzen ere.

 

Baina esan dugun bezala, lehen mailako arretaren eginkizuna ere gakoa da Osakidetzaren PREBENTZIO PROGRAMETAN, izan ere, parte-hartze mailak altuenetakoak dira, Espainiako eta Europako batez bestekoarekin alderatuta.

Lehen mailako arretak rol esanguratsua du, halaber, OSASUN KOMUNIKAZIOAREN ETA ARRETAREN KANAL BERRIEKIN zerikusia duen eremuan; izan ere, horiek hobetu egiten dute herritarren irisgarritasuna, eta nabarmentzekoa da Osasun Batzordearen jarduera, Web Hitzorduarena, Pazienteen Telemonitorizazio Programena eta Osasun Karpetarena.

Horrela, Osasun Batzordean, 2017an, % 2,32 hazi zen jasotako dei-kopurua (173.047), eta nabarmentzekoa da paziente kronikoen segimendua, % 49,51ko hazkuntza izan baitu. Aldi berean, eutsi egiten zaio Osasun Kontseiluko erizainek erantzundako deien tasa altuari, dei guztien % 80 dela.

Osasun Kontseilua urteko 365 egunetako 24 orduetan martxan dagoen erizainen taldea da; horren bidez, bermatu egiten da programatuta artatzen dituzten programetan dauden pazienteentzako asistentziaren jarraipena. Gainera, berezko ekimenez deitzen duten pertsonen osasun-arazoak eta -zalantzak argitzen dituzte.

Horrez gainera, pazienteen telemonitorizazioa osasun-arretarako modu berria da, ezaugarri jakin batzuk dituzten pazienteek dauzkaten beste osasun-arreta modu batzuei gehitzen zaiena. Gaur egun, 2017aren amaieran, Osakidetzan 9.737 paziente daude telemonitorizazioko programetan. 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau