Berriak Hezkuntza
Eu

Acordioa Hezkuntza Bereziko Mahaian

2018.eko apirilak 13
  • Hezkuntza Sailak eta Hezkuntza Bereziko Mahaian gehiengoa duten sindikatuek beharginen lan baldintzetan hobekuntza sakonak bermatuko dituen akordioa sinatu dute; aldi berean, akordioak zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ere eragingo du

Gaur goizez, Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaia elkartu da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.

Bertan, Hezkuntza Saileko ordezkariek eta aipaturiko mahai horretan ordezkaritza duten sindikatuek aztergai izan dituzte joan zen martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko proposamenak.

Azkenik LAB, STEILAS eta CC.OO sindikatuek –ordezkaritzaren %70 dutela guztiek elkarrekin-, akordioa sinatu dute Hezkuntza Sailarekin. Akordio honek, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin diharduten langileen lan baldintzak hobetzea dakar

Adosturiko hobekuntzen artean nabarmentzekoak dira:

-                     Asteko lanaldia zehaztea

-                     Enplegu Publikorako Eskaintza (260 plaza)

-                     Behin behinekotasuna jaistea eta

-                     Lanpostuen zerrenda egokitzea.

-                     Gizarte Funtsa eratzea

-                     Fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalen kategoriak aitortzeko prozedura

Adosturiko hobekuntza hauek eta gainerakoak berehalakoan aplikatuko dira, akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

Gaur goizez Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian iritsi den akordioa joan zen martxoan Haurreskolak Partzuergoko eta Sukalde eta Garbiketako langileen mahaietan lorturikoei batzen zaie.

Hezkuntza Sailak berriro ere negoziazioaren eta sindikatuekin akordioak lortzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Horrela, eginiko lanak eta burutu diren negoziazioek hasieran urrun ziren jarrerak hurbiltzea ahalbidetu dute. Mahai sindikaletako elkarrizketa eta negoziazioa dira, lan baldintzen hobekuntza posible egiten duten tresnak, honela eta  aldi berean, gizarteari eskaintzan zaion zerbitzuaren kalitatea ere areagotuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak