Hezkidetzaren garrantzia azpimarratu dute Nahiko programaren III Jardunaldi orokorrean
Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak hasiera eman dio gaur Bilbon Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren 2017-2019 III. Jardunaldi Orokorrari. 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute guztira programan bi ikasturte hauetan. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honetatik kanpo daude bi urteko honetakoak).
Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.
Jardunaldian, Elena Simón irakasle eta hezkidetzan adituak “Hiritartasunerako eta bizikidetza demokratikorako hezkidetza”-z hitz egin du, hau da, hezkidetzaren balioa azpimarratu du, eta duen garrantzia berdintasuna irakasteko eta baita ere pertsona osoa garatzeko, kontutan izanik emozioak, harremanak, identitateak eta abar.
Bigarren hizlaria Marivi Fernandez izan da, Irungo Berritzeguneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia, eta hezkidetzak elkarbizitza hobetzeko duen gaitasuna azpimarratu du, beste gauza askoren artean, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” izenburuko hitzaldian.