Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabal: “enpresek, erakundeek eta gizarte osoak batera jardun behar dute, gazteek beren enplegu eta ordainsari egokirako baliabide onenak izan ditzaten eta, horrela, beren bizi-proiektua gara dezaten”

2018-04-13

 

• Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Legebiltzarrean hitz egin du
• “Lehen aukera beharrezkoa da, gazteak lan-merkatura beren lanbide-karrera hasteko baldintzetan joateko”
• “Aukerak behar dituzte, balio dutela erakusteko eta profesionalki hazteko.Egoera ekonomikoa hobetu egin da eta orain da hobekuntza hori lan-baldintzetan islatzeko unea”

VG 13 04 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “beharrezkoa da enpresek, erakundeek eta gizarte osoak batera jardutea, euskal gazteek beren prestakuntzarako baliabide onenak izateko, bokazioz jotzeko ordainsari egokia duen enplegu batera eta beren bizi-proiektua planifikatu eta garatzeko, hori baita herrialde aurreratuaren, jasangarriaren eta solidarioaren bermea”.

 

Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean hitz egin du, lehen enplegura jotzen dutenen egoerari buruzko eztabaidan, eta zera nabarmendu du: “nahiz eta euskal gazteek gaitasun eta prestakuntza handia duten, krisiak gogor astindu du; gure gizarte osoari eta ekoizpen- eta ekonomia-egiturei bezala”.

 

“Zorionez, orain, joera ekonomikoa positiboa da, eta oraintxe dugu lan-baldintzak hobetzeko aukera, batik bat gazteenak. Joera horrek enpleguaren kalitatean izan behar du eragina, eta, horretarako, denborazkotasuna murriztu eta ordainsariak hobetu behar dira”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalek aipatutako datuen arabera, “16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen arteko langabezia-tasak behera egin du eta, orain, 15,1ekoa da, 2017ko azken hiruhilekoan. Aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuta, zazpi puntuko beherakada egiaztatu da. Horrela, 2014an gazteen langabezia-tasa 29,5ekoa zen, 2015ean 27,9koa, 2016an 23,7koa eta 2017aren amaieran, 15,1ekoa. Alegia, lau urtean, langabezia horrek 14,4 puntu egin du behera”.

 

“Gure gazteen kolektiboak prestakuntza du, ekimena, eta gizartearekin konprometituta dago; hori dela eta, enpleguan hasten direnek lehen soldata eta lan-baldintza egokiak jaso ditzaten ari gara Gobernuan lanean, beren emantzipazioari ahalik eta lasterren heldu ahal izateko, bai eta beren bizitza-proiektuari ere, kalitateko enpleguarekin eta beste neurri paralelo batzuekin, besteak beste, etxebizitzara jotzeko aukerarekin eta kontziliazioarekin”.

 

Konpromisoa

Gazteriari laguntzeko erakunde-konpromiso gisa, Artolazabalek zera nabarmendu du: “zenbait sailetatik legegintzaldi honetan egiten ari garen ekintza eta planen bidez irtenbideak bilatzea. Lanaren bidez, pertsonaren ezaugarriak sustatzeko bide eman behar da; horrek, gainera, garapen positiboaekarriko du eta lantoki dituzten enpresen bilakaera eta, beraz, guztiok gara horretan onuradun”.

 

“Enpleguaren tratamendu egokia behar da, pertsona guztiena, baina, batik bat, gazteena.Enplegura edo etxebizitzara jotzeko adina atzeratzen bada, geldotu egiten da bizi-proiektu independentea hasteko adina; atzeratu egiten da familia bat eratzea; atzeratu egiten da pentsio-sistemaren baterako esfortzurako ekarpena; eta, gainera, areagotu egiten da biztanleriaren zahartzea”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalek azaldu du “Eusko Jaurlaritzak, garatzen ari den plangintza estrategikoan, zenbait neurri sartu dituela, lan-ezegonkortasuneko egoerak gainditzeko eta gazteei lan-merkatuan ahalik eta baldintza onenetan sartzen laguntzeko. Badakigu gazteek nolako soldatak kobratzen dituzten beren lehen lan-esperientzietan eta, batzuetan, soldata horiek denboran gehiegi luzatzen dira”.

 

Enplegu Planean –esan du Artolazabalsailburuak–, helburu estrategikoak ezarri dira Euskadiko gazteentzako bizitza independenterako proiektua abian jartzea sustatu duten arloetan. Lehen Aukeraprograma 2014an jarri zen martxan, lanbide- edo unibertsitate-prestakuntza duten, langabezian dauden eta lan-esperientziarik ez duten edo aurretik lan-esperientzia gutxi duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, beren titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan”.

 

Artolazabalek azaldu “Lehen Aukeraprogramak gazteen enplegagarritasunasustatzen duela eta, horretarako, lehen lan-aukera eskaintzen dietela, kontratazioarenbidez. Horrela, lan-merkatuaren honako gurpil zoro hau apurtu ahalko da: alde batetik, enpresek esperientziadun gazteak eskatzen dituzte, baina, aldi berean, gazteek ez dute lanik aurkitzen, aurretiko esperientzia eskatzen zaielako baina inork ez dielako aukerarik ematen”.

 

Aukera

“Kontratu horien bidez, lehen aukerarako bide eman nahi dugu, gure gazteek lan-merkatura beren lanbide-karrera hasi ahal izateko baldintzetan joan daitezen, kontziente izanik, lanbide-esperientzia eskuratzen duten neurrian, soldata-ordainsariak hobetzen joango direla.Azken deialdian diruz lagundutako kontratuen 89,79 lanaldi osokoa izan da".

 

“Helburua da euskal gazteek baliabiderik onenak izatea beren prestakuntzarako, bokazioz jotzea enplegu duin batera, ordainsari egokia duen enplegura, eta berenbizi-proiektua planifikatu eta garatzea: hori guztion eginkizuna da, enpresena, erakundeena eta gizarte osoarena”, esan du Artolazabalek Euskal Ganberan.

 

Artolazabalek azaldu du bere saila “martxan dituen plan eta programetan lanean ari dela, eta horiek, dagoeneko, emaitzak izaten ari direla, datuek erakusten duten bezala: gure gazteentzako egoera hobeari bide ematea eta 20.000 gazte baino gehiagori lehen lan-aukera ematea. Horretarako, Lehen Aukera funtsezko tresna da, eta bide ematen du lehen lan-esperientziara sarbide emateko, lan-kontratuaren eta lanbide-karrera hasi ahal izateko aldi baterako hasierako ordainsariaren bidez”.

 

Sailburuak emandako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programaren barruan, 2017an 2.068 milioi euro bideratu dira enplegua sustatzera, 15.567 enplegu sustatu dira; 6.820 gaztek lan-aukera izan dute; 1.719 enpresa berri sortu dira; 35 ikerketa-proiektu estrategiko hasi dira; 245 enpresa txiki eta ertain kanpo-merkatuetan sartu dira; 1.725 ETEklehiakortasuneko eta berrikuntzako hobekuntza-proiektuak garatu dituzte; 21 milioi euro bideratu dira ekintzailetzara; 24 milioi euro gazteen enplegura, eta azpiegituretarako 32 proiektu estrategikori ekin zaie.

 

“Eusko Jaurlaritzan, enpresetara ahalik eta gazte gehien sartzeko prozesuetan laguntzen ari gara, pixkanaka, gainerako enplegatuen baldintza berak izan ditzaten. Gobernu honen helburua da, 2020a baino lehen, 20.000 gaztek lehen lan-esperientzia izatea. Eta, 2017an, 6.820 gaztek lortu egin dute”, esan du Artolazabalek.

 

“Eusko Jaurlaritzak gazteen etorkizunen sinesten du. Enpresa eta erakundeetako buru izango dira. Aukerak besterik ez dituzte behar, balio dutela erakusteko eta profesionalki hazteko. Egoera ekonomikoa hobetu egin da eta orain da hobekuntza hori lan-baldintzetan islatzeko unea”, esan du sailburuak, amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)