Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak saria jaso du, Euskal Administrazio Publikoak sortzen dituen datuak kudeatzeko eta biltzeko plataformagatik

2018-04-12
  • Proiektuak “Administrazio eta Erakunde Publikoetan Eraldaketa Digitalerako Proiektuentzako Sari”etako baten aitorpena jaso du; sariak urtero ematen ditu @asLAN elkarteak
  • Plataforma hori sortu eta ezartzeko proiektuaren abiapuntua 2015ean BATERA ekimena martxan jarri izana da; hura izan zen Eusko Jaurlaritzaren IKTak bateratzeko prozesua. Horren bidez, bildutako informazioa ustiatzearekin lotutako premia berriei erantzun nahi zaie

 

Alex Etxeberria EJIEko Zuzendariak “Administrazio eta Erakunde Publikoetan Eraldaketa Digitalerako Proiektuentzako @asLAN Sari”etako bat batu du Madrilen. @asLAN sare-sistemen, Interneten eta telekomunikazioen hornitzaileen elkarteak urtero ematen ditu sari horiek.

Sari horren bidez, EJIE informatika elkartearen lana aitortzen da, Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitalaren estrategiari dagokionez, egunero euskal administrazio publikoan sortzen diren datuak kudeatzeko eta biltzeko plataforma sortu eta ezartzeko proiektuaren bidez. Alex Etxeberria EJIEko Zuzendariak jaso du saria, elkartearen izenean, ASLAN2018 Kongresuaren esparruan eginiko galan. Sari-banaketaren ekitaldia bat etorri da “Administrazio Publikoko Teknologietako Adituen Nazio mailako Urteko I. Topaketa”rekin.

Plataforma hori sortu eta ezartzeko proiektuaren abiapuntua 2015ean BATERA ekimena martxan jarri izana da; hura izan zen Eusko Jaurlaritzaren IKTak bateratzeko prozesua. Horren bidez, bildutako informazioa ustiatzearekin lotutako premia berriei erantzun nahi zaie eta, gainera, aurreko ereduarekin gertatzen zen bezala, gaitasun, errendimendu edo protokoloko eskakizun batzuk bete nahi ditu.

EJIEren helburua euskal administrazio publikoari “hodei” antzeko bat ematea da; horren bitartez, datuak sartu eta ateratzeko ez ezik, informazioa erakundeen eta herritarren onerako ustiatu ahal izateko ere.

@asLAN SARIAK

@asLAN elkartea 100 enpresa teknologiko baino gehiagok eratzen dute; 27 urte daramatza IKTen sektoreko konpainiekin lankidetzan, merkatua dinamizatzeko eta sarearen inguruko teknologia berriak zabaltzeko.

Sarien hamargarren edizioa da aurtengoa, eta urtero ematen dira; horien helburua da administrazio publikoetan zerbitzu berriak garatzen, eraginkortasuna hobetzen eta kostuak murrizten lagundu dezaketen proiektu teknologikoak identifikatu, saritu eta zabaltzeko esparrua izatea.

EJIE

EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) zerbitzuetarako enpresa publikoa da; euskal sektore publiko modernoa eta eraginkorra lortzen laguntzeko sortu zen. EJIEk zerbitzu horiek kalitateko, eraginkortasuneko eta segurtasuneko ahalik eta berme gehienekin eman ahal izateko baliabideak eta azpiegiturak ditu:

  • Proiektu teknologikoen garapena
  • Aholkularitza eta asistentzia teknikoa
  • Osagai tekniko edo teknologikoen hornikuntza
  • Neurrirako zerbitzuak
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)