Eu

Uribarriko urtegiko ur-hustea 60 m³/s-tan jarraituko du datozen egunotan

2018.eko apirilak 12

Uribarriko urtegiko ur-hustea 60 m³/s-tan jarraituko du datozen egunotan; iragargen meteorologikoen arabera, aurreikusitako prezipitazio eskasa izan behar dutela probestuz.

Xedea: urtegiak emari berriei eusteko ahalmena berreskuratzea, datozen egunetan etor litezkeen balizko euri berriei lekua egiteko.

Maniobra hau, orain, posible da zeren eta prezipitazio txikiagoek Zadorran ur-ekarpen gutxiago luzatuko baitiote Zadorra ibaiari (Zadorra arroko hedaduraren %56an egiten duen euria zuzen doa ibaiara; urtegiek arroaren %44ean lagun dezakete urari eusten). Ondorioz, ibaiaren ur-maila jaistea aurreikusten da, eta horrela, ohiko ibilguak ahalmen gehiago izango du ur-hustuketaren emariari toki egiteko.

Uribarriko urtegia urtarrilaren 5etik ia etengabe ura husten ari izan da, 30m³/s-rainoko ur-husteak barne (halako maximoak egon direnean, parez pare, 100 m³/s-rainoko emari maximoak sartu izan dira). Atzo,  60m³/s-ra hasarazi zen ur-hustea (400 m³/s-rainoko emari maximoak sartu izan dira azken orduetako euri mardulenen momentuetan).

Oraintxe bertan, Uribarriren betetze-maila % 96tik gorakoa da; Urrunagan, %90koa. Datozen egunetarako maniobra honek aurreikusten duena da: Uribarrin 60  m³/s-ri eustea; eta Arratiako bailararantz, Urrunagatik,  30m³/s bideratzen jarraitzea.

Urtegien egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologikoak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin adostu da erabakia, halako erabakia hartzeko eskuduna.

Datozen egunetan, Zadorraren urtegi-sistemaren eboluzioari jarraipen estua egin behar zaio,  eta urtegi-sistemaren kudeaketan eraginik izan dezakeen informazio esanguratsu ororen berri emango da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Arabamet
    2018.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: El desembalse en Ullibarri se mantendrá en 60 m³/s los próximos días https://t.co/yoze6CeLe1 @CH_Ebro https://t.co/tDcLvY1A

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak