Eu

Euskadiko Gizarte Ekonomia Europako Ekonomia eta Gizarte Lan Taldean.

2018.eko apirilak 11

Gizarte Ekonomiaren Zuzendari Jokin Diazek Bruselan parte hartu du gaur Europako Gizarte Ekonomiarako eskualde-politikei buruzko mahai-inguru batean, “Politika publikoen belaunaldi berri bat Gizarte Ekonomiaren alde” izenburupean.

Ekitaldia, Social Economy Europe erakundeak antolatua Gizarte Ekonomiaren aldeko Hirien eta Eskualdeen Europako Sarearekin lankidetzan, Europako Ekonomia eta Gizarte Lan-taldearen egoitzan garatu da. Europako Parlamentuko Talde artekoaren ordezkariak ere izan dira bertan, baita Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Batzordeko Lan Taldekoak ere.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendari Jokin Diazek Euskadiko gizarte-ekonomiak duen garrantzia nabarmendu du “munduko erreferente gisa –adierazi du- elkarlanaren kooperatibismoan, kontuan izanik eredu horri jarraitzen dioten enpresen kopurua sektorearen % 66 dela, Europako portzentajea % 19 den bitartean.Sorrarazten duen enpleguaren bolumena % 59koa da; Europan, berriz, % 26koa”.Bestalde, Jokin Diazek gizarte-ekonomiak eraldatzeko duen gaitasuna gogora ekarri du, eta baita egiten dion ekarpena ere Europa iraunkor, integratu eta kohesionatu baten eraikuntzari.

Mahai-inguruan, Jokin Diazekin batera esku hartu dute Europako Batzordeko Gizarte Ekonomia eta Ekintzailetza arloko arduradun Ulla Engelmann-ek, Murtziako lehendakari Fernando López Miras, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manu Ayerdik, , eta  Bengt Storbacka, Örebro-ko (Suedia) eskualdeko ordezkariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak