Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdi Plan Bereziaren 1. maila aktibatu eta Aholku Batzordea deitu du

2018-04-11

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, ibaietako erroen egoera eta iragarpen meteorologikoak kontuan hartuta, Aholku Batzordea deitu du (krisi-mahaia izenez ezagutzen dena) uholde-arriskuarengatik; Uholdeei Aurre egiteko Larrialdi Plan Bereziaren 1 larrialdi-maila aktibatu da eta.

Horrek esan nahi du eremu zehatzetan uholdeak gertatzen hasi direla. Eremu horietan arreta bermatuta dago eta larrialdietako bitarteko eta baliabideak dagoeneko mobilizatu dira.

Aholku Batzordeko burua Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasun sailburua izango da eta, besteak beste, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gobernuaren Ordezkariordetzak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Osakidetzak, eta Trafikoko Ertzaintzak parte hartuko dute. Batzorde horretan EAEko ibaietako arroetan gertatzen diren egoerak aztertuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)