Eu

Uribarrin ur-hustuketa handituko da, azken orduko aurreikuspen meteorologikoak aintzat hartuta

2018.eko apirilak 11

Gaur arratsaldeko 13:30etan, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia (urtegi-sistema honen jarraipena egiteko adostutako protokoloak zedarritutakoari jarraiki). Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo  eta Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga izan dira  mahaiko lehendakari lanetan. Mahai honetara erakunde hauetako ordezkariek dira deituak: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Mahaiaren batzar berri honen xedea: Euskalmetek igorritako azken orduko meteorogia-aurrikuspenak elkarrekin aztertzea: datozen 24-36 orduetarako euri mardulak iragartzen dute; eta hortaz, Uribarriko urtegi-sistemaren betetze maila hasaraziko du orohar, eta Uribarriko urtegia beren beregi. Iragarpenek diotenaren arabera, prezipatioak atertzera joko du ordu horiek pasatakoan.

Uribarriko urtegia urtarrilaren 5etik ia etengabe ura hustutzen ari izan da, 30m³/s-rainoko ur-husteak barne (halako maximoak egon direnean, parez pare, 100 m³/s-rainoko emari maximoak sarut izan dira). Orain, betetze maila: % 90tik gora

Eman diren euriak, urtegietan sartu den ur-kantitatea, eta heldu diren azken aurreikuspen meteorologikoak aintzat hartuta, Uribarriko urtegian ur-hustuketa 5  m³/s-ka handitzearen aukeraz hausnartu da, 60m³/s-ra heldu arte.

Maniobra horren xedea da urtegiak ijeztu edo laminatzeko duen ahalmena mantentzea. (hots, hurrengo orduetan urtegian sartuko den ura gordetzeko ahalmena) hurrengo 24 orduetarako aurreikusita dauden euriak kontuan hartuta. Prezipitaziorik altuenak bihar, apirilak 12,  00:00 orduetan emango dira; eta hortik aurrera, atertzera joko dute euriek.

Urtegien egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologikoak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta URAK hartutako erabakia:

  • Urtegiaren hustuketa igotzen joatea 60m³/s-ra heldu arte

Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren bilakaera aztertzen jarraituko du eta urtegi-sistemaren kudeaketan eraginik izan dezakeen informazio esanguratsu ororen berri emango du

Harremana duen informazio interesgarria:

Zadorrak Langraizetik igarotzean erregulatuta dauka arroaren %44a, horrek esan nahi du beste %56a ezin dela erregulatu. Hori dela eta urtegiak ur askoko garaitan arroaren %56tik datorren jarioari eutsi liezaioke, eta ibaiaren maila jaisten denean berriro husten hasi behin euriak bukatu edo murrizten direnean. (Ikusi irudia)

Infografia https://www.youtube.com/watch?v=uUmXghgTyOE

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak