Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritza, Parkinsonaren Munduko Eguna dela-eta, ASPARBI elkarteak urtero antolatzen duen galan izan da

2018-04-11

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, eta Osasun Sailburu Jon Darpón, gaur arratsaldean, ASPARBI 2018: Parkinsonagatik mugitzen gara” gala solidarioan izan dira. ASPARBI-Bizkaiko Parkinson Elkarteak antolatu du gala hau, gaixotasunaren munduko eguna dela-eta.

Bilboko Campos Elíseos Antzokian izan da ekitaldia, zeinetan erakundearen lana eta urtean zehar burutzen dituen jarduerak aztertu diren.

Gala honetan Parkinsonen gaixotasuna duten zenbait pertsona, senide, zaintzaile eta ASPARBIko profesional izan dira, baita erakundeen ordezkariak eta zientzia eta osasunaren esparruarekin lotutako pertsonak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)